[itzul] happy-go-lucky

neretxuk a bildua gmail.com neretxuk a bildua gmail.com
Lar, Eka 8, 07:40:27, CEST 2019


Ona!

El 7 juny 2019, a les 12:51, Diego Martiartu <onddobaltz45 a bildua gmail.com> va escriure:

> 
> Pozontzi (mainontzi, negarrontzi eta holakoen bidetik)
> 
> Hau idatzi du nerea elorriaga (neretxuk a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019 eka. 6, og. (19:40)):
>> Eskerrik asko guztioi! Azpi-tituluetan jartzeko da, oso bizkor pasatzen dira, eta uste dut azkarren ulertuko dena "beti-pozik" dela... 
>> 
>> Mila esker!
>> 
>>> On Thu, 6 Jun 2019 at 11:25, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> wrote:
>>> Eskerrik asko bioi halakoen berri emateagatik: berez behar Zabal(et)anekoa!
>>> 
>>> Hau idatzi du Jabier Zabaleta (euskara a bildua orio.eus) erabiltzaileak (2019 eka. 6, og. (09:35)):
>>>> Baliabide hori oso adierazkorra da eta erabiltzen da gurean ere. Oso bizkorra ez denari aisa botako diote Orion: ‘Hi zer haiz, Motzanekoa?’.
>>>> 
>>>> Beraz, ‘Esperantzanekoa/Esperantxanekoa’ egokia iruditzen zait eta, horri tiraka, asmatu daitezke antzeko batzuk: ‘Larroxanekoa’, ‘Pozateginekoa’… kolpe batez ulertzeko modukoak.
>>>> 
>>>> Ondo-ondo bizi.
>>>> 
>>>> Jabier Zabaleta
>>>> Orioko Udaleko euskara teknikaria
>>>> euskara a bildua orio.eus
>>>> 943 830 346 –>8
>>>> 
>>>> 
>>>>> El 5 juny 2019, a les 20:45, Juan Luis Zabala <jaulis62 a bildua gmail.com> va escriure:
>>>>> 
>>>>> Seguru asko ez du balioko, baina gure artean, duela hogeitaka urteko Azkoitian, "Esperantxitanekue" ("Esperantxitanekoa") esaten genuen. Testuingururen batean akaso balioko luke.
>>>>> 
>>>>> El mié., 5 de jun. de 2019 a la(s) 20:28, nerea elorriaga (neretxuk a bildua gmail.com) escribió:
>>>>>> Kaixo itzulkideok,
>>>>>> 
>>>>>> Ez zait bururatzen goiko hori emateko modu jatorrik. Erdaraz "feliciano" edo horrelakoren bat esango genuke... proposamenen bat?
>>>>>> 
>>>>>> Eskerrik asko aldez aurretik!
>>>>>> 
>>>>>> nerea
>>>> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190608/afed7e6b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago