[itzul] Siglak karguak izendatzeko: izen berezi ala arrunt?

Araitz Jauregi araitzjl a bildua hotmail.com
Or, Eka 14, 13:08:15, CEST 2019


Nahastu samar nabil siglen deklinabideari buruzko kontu batean, eta eskertuko dut zuen iritzia.
Erakunde bateko karguen izendapena egiteko siglak erabiltzen diren kasuan, sigla horiek izen arrunt ala berezitzat hartu beharko genituzke? Bata ala beste erabakitzeko gakoa da kargu hori singularra ala plurala den?

Adibidez: LEP (Lurraldeko Erreferentzia Pertsona).
LEPak/ LEPek erabakiko du...
LEPek erabaki dute...

Eta sigla horrek pertsona bakarrari erreferentzia egiten dionean?
Adibidez: NEP (Nazioarteko Erreferentzia Pertsona)
NEPak erabakiko du/NEPek erabakiko du
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190614/47749028/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago