[itzul] Siglak karguak izendatzeko: izen berezi ala arrunt?
Patxi Petrirena Altzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.eus
Or, Eka 14, 13:41:32, CEST 2019
Erabilerak erabilera, kargu-izenak izen arruntak dira (lehendakari,
zuzendari nagusi eta gainerako guztiak barne), eta, sigla bidez adierazten
diren kasuan ere, 'eutsi' egiten diote izaera horri (sigla gisa ere
erabiltzen diren gainerako kontzeptuek bezala: "igo egin da
kontsumo-prezioen indizea", "igo egin da KPIa"...).
Azkena ikusi dudana DBO da, datu-babesaren lege berriko figura bati
dagokiola: datuak babesteko ordezkaria. Bat etorriko gara "DBOaren
eginkizunak" idatziko dugula (eta "debeoaren eginkizunak" esango) sigla
erabiliz gero.
Zureetan, nire ustez, "LEPak erabakiko du" eta "LEPek erabakiko dute",
"NEPak erabakiko du" eta "NEPek erabakiko dute.
*Patxi Petrirena Altzuguren*
[image: @itzulpenzerbitzua] <https://twitter.com/ElhuyarHizk>
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa?fref=ts>
[image: https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]
p.petrirena a bildua elhuyar.eus <itzulpenak a bildua elhuyar.eus>
tel.: 943363040 | luzp.: 216
@elhuyarItzulpen
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus * <http://www.elhuyar.eus>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Hau idatzi du Araitz Jauregi (araitzjl a bildua hotmail.com) erabiltzaileak (2019
eka. 14, or. (13:08)):
> Nahastu samar nabil siglen deklinabideari buruzko kontu batean, eta
> eskertuko dut zuen iritzia.
> Erakunde bateko karguen izendapena egiteko siglak erabiltzen diren kasuan,
> sigla horiek izen arrunt ala berezitzat hartu beharko genituzke? Bata ala
> beste erabakitzeko gakoa da kargu hori singularra ala plurala den?
>
> Adibidez: LEP (Lurraldeko Erreferentzia Pertsona).
> *LEPak/ LEPek erabakiko du...*
> *LEPek erabaki dute...*
>
> Eta sigla horrek pertsona bakarrari erreferentzia egiten dionean?
> Adibidez: NEP (Nazioarteko Erreferentzia Pertsona)
> *NEPak erabakiko du/NEPek erabakiko du*
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190614/47c5d6c4/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago