[itzul] "ajenidad" hitza nola itzuli
JOSE ASTORKIA LOIDI
j.astorkia a bildua euskalnet.net
Or, Eka 28, 16:37:30, CEST 2019
Apaltasun osoz, hau aurkitu dut Euskaltzaindiaren Hiztegian:
apartekotasun
iz. Bereiz dagoenaren nolakotasuna. Mitxelenak euskararen apartekotasuna inolako ezbairik gabe aldarrikatu zuen.
----- Mensaje original -----
De: Oscar Gonzalez Atxa <gonzalez.o a bildua justizia.eus>
Fecha: Viernes, 28 de Junio de 2019, 2:06 pm
Asunto: Re: [itzul] "ajenidad" hitza nola itzuli
A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Erabat ados Xabierrek azaldu berri duenarekin. Itzultzaileok ere, aldi ez gutxi batzuetan eta gogoz kontra, terminologia-erabaki neketsuak hartu behar ditugu, itzultzea egokitu eta oraindik ez Euskaltermen, ez Justizia.neten ez inon finkatu gabe dauden terminoen aurrean. Eta kasu hain zehatz konetan, ez “inorentasun” ez “besterentasun” terminoek ez dute funtzionatzen, ez dutelako ikuskizun handirik “ajenidad del juez o magistrado con respecto a los intereses…” horren atzean dagoen kontzeptuarekin.
> Berriz ere, eskerrak eman erantzun duzuenei eta EIZIEri, bereziki, gure zalantzak, iritziak, iradokizunak…itzul.postari honetan plazaratzeko egokiera itzultzaileoi emateagatik.
> De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> Enviado el: viernes, 28 de junio de 2019 13:32
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] "ajenidad" hitza nola itzuli
> Nik ez dakit itzultzaileok batzuetan intsumisiorako joera gehiegizkoa dugun ala ez. Argigarriagoa iruditzen zait kasu zehatzez aritzea, esaldi orokorren ordez.
> Eta, kasu honetan, uste dut "intsumisioa" adituen artetik bertatik hasten dela: justizia.eus -eko "inorentasun" horren aurrez aurre, Euskaltermeko adituek (horiek ere adituak izango dira, ezta?) "besterentasun" ematen dute... 4. ponderazio-markarekin. Adituen arteko hierarkia ezarri beharko.
> Nolanahi dela ere, aditu izatea garrantzitsua da ez bakarrik terminología-erabakiak hartzeko, baizik eta itzulpenak egiteko ere. Alde horretatik, itzultzaile aditua erraz asko konturatuko da gaztelaniazko "ajeno" aplika dakiekeela bai gauzei ("cosas ajenas", eta hortik "la ajenidad de las cosas") bai pertsonei ("un juez ajeno a los intereses de las partes", eta hortik "la ajenidad del juez"). Eta itzultzaile aditua, agian, konturatuko da "gauzen besterentasuna/inorentasuna" primeran esan daitekeela euskaraz, baina ez, ordea, "pertsona baten besterentasuna/inorentasuna".
> Xabier Aristegieta
> Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2019 eka. 28, or. (13:23)):
> Kasu honetan, esango nuke justizia.net-eko “ajenidad” hori beste “ajenidad” bat dela. Beraz, “inorentasun” hori ez erabiltzea ez litzateke (adituen) arrastotik ateratzea, nolabait esatearren.
> Edonola ere, ez naiz esaten ari terminologian (eta beste hizkuntza kontu batzuetan) ez denik arrastotik atera behar (are gutxiago ez denik iritzirik eman behar), baina uste dut intsumisiorako joera gehiegizkoa dugula batzuetan itzultzaileok.
> Ander
> De: karlos del_olmo [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.eus]
> Enviado el: viernes, 28 de junio de 2019 13:06
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] "ajenidad" hitza nola itzuli
> Ez dago zer bakaturik, jakina. Eskubide osoa duzu iritzia azaltzeko, baina horrek ez du aldatuko terminologia alor bakoitzeko adituek jorratzea.
> karlos del_olmo
> 943483474
> karlos_del_olmo a bildua donostia.eus -www.donostia.eus
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190628/89aa96de/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago