[itzul] "ajenidad" hitza nola itzuli
Dionisio Amundarain
itsasondo9 a bildua gmail.com
Or, Eka 28, 17:51:13, CEST 2019
"Zerikusirik eza" otu zait. DIONISIO
El vie., 28 jun. 2019 a las 16:37, JOSE ASTORKIA LOIDI (<
j.astorkia a bildua euskalnet.net>) escribió:
> Apaltasun osoz, hau aurkitu dut Euskaltzaindiaren Hiztegian:
> apartekotasun
> iz. Bereiz dagoenaren nolakotasuna. *Mitxelenak euskararen apartekotasuna
> inolako ezbairik gabe aldarrikatu zuen*.
>
> ----- Mensaje original -----
> De: Oscar Gonzalez Atxa <gonzalez.o a bildua justizia.eus>
> Fecha: Viernes, 28 de Junio de 2019, 2:06 pm
> Asunto: Re: [itzul] "ajenidad" hitza nola itzuli
> A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>
> > Erabat ados Xabierrek azaldu berri duenarekin. Itzultzaileok ere, aldi
> ez gutxi batzuetan eta gogoz kontra, terminologia-erabaki neketsuak hartu
> behar ditugu, itzultzea egokitu eta oraindik ez Euskaltermen, ez
> Justizia.neten ez inon finkatu gabe dauden terminoen aurrean. Eta kasu hain
> zehatz konetan, ez “inorentasun” ez “besterentasun” terminoek ez dute
> funtzionatzen, ez dutelako ikuskizun handirik “ajenidad del juez o
> magistrado con respecto a los intereses…” horren atzean dagoen
> kontzeptuarekin.
>
>
>
> > Berriz ere, eskerrak eman erantzun duzuenei eta EIZIEri, bereziki, gure
> zalantzak, iritziak, iradokizunak…*itzul.postari* honetan plazaratzeko
> egokiera itzultzaileoi emateagatik.
>
> *> De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *> Enviado el:* viernes, 28 de junio de 2019 13:32
> *> Para:* ItzuL
> *> Asunto:* Re: [itzul] "ajenidad" hitza nola itzuli
>
>
>
> > Nik ez dakit itzultzaileok batzuetan intsumisiorako joera gehiegizkoa
> dugun ala ez. Argigarriagoa iruditzen zait kasu zehatzez aritzea, esaldi
> orokorren ordez.
>
>
>
> > Eta, kasu honetan, uste dut "intsumisioa" adituen artetik bertatik
> hasten dela: justizia.eus -eko "inorentasun" horren aurrez aurre,
> Euskaltermeko adituek (horiek ere adituak izango dira, ezta?)
> "besterentasun" ematen dute... 4. ponderazio-markarekin. Adituen arteko
> hierarkia ezarri beharko.
>
>
>
> > Nolanahi dela ere, aditu izatea garrantzitsua da ez bakarrik
> terminología-erabakiak hartzeko, baizik eta itzulpenak egiteko ere. Alde
> horretatik, itzultzaile aditua erraz asko konturatuko da gaztelaniazko
> "ajeno" aplika dakiekeela bai gauzei ("cosas ajenas", eta hortik "la
> ajenidad de las cosas") bai pertsonei ("un juez ajeno a los intereses de
> las partes", eta hortik "la ajenidad del juez"). Eta itzultzaile aditua,
> agian, konturatuko da "gauzen besterentasuna/inorentasuna" primeran esan
> daitekeela euskaraz, baina ez, ordea, "pertsona baten
> besterentasuna/inorentasuna".
>
>
>
> > Xabier Aristegieta
>
>
>
> > Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (
> ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2019 eka. 28, or.
> (13:23)):
>
> > Kasu honetan, esango nuke justizia.net-eko “ajenidad” hori beste
> “ajenidad” bat dela. Beraz, “inorentasun” hori ez erabiltzea ez litzateke
> (adituen) arrastotik ateratzea, nolabait esatearren.
>
> > Edonola ere, ez naiz esaten ari terminologian (eta beste hizkuntza
> kontu batzuetan) ez denik arrastotik atera behar (are gutxiago ez denik
> iritzirik eman behar), baina uste dut intsumisiorako joera gehiegizkoa
> dugula batzuetan itzultzaileok.
>
> > Ander
>
>
>
>
>
> *> De:* karlos del_olmo [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.eus]
> *> Enviado el:* viernes, 28 de junio de 2019 13:06
> *> Para:* ItzuL
> *> Asunto:* Re: [itzul] "ajenidad" hitza nola itzuli
>
>
>
> > Ez dago zer bakaturik, jakina. Eskubide osoa duzu iritzia azaltzeko,
> baina horrek ez du aldatuko terminologia alor bakoitzeko adituek
> jorratzea.
>
> *> karlos del_olmo*
>
> > 943483474
> > karlos_del_olmo a bildua donostia.eus -www.donostia.eus
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190628/c5221bae/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago