[itzul] Apoyamos proyectos en los que creemos

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Mar 5, 11:10:14, CET 2019


Beste aukera bat da "zer proiektutan sinesten dugun, horiexek aldezten
ditugu".

Aparteko ohar bat: ez dakit zergatik, testu gehien-gehienetan ikusten dut
ia automatikoki jotzen dela "babestu" aditz polisemikora  "apoyar /
respaldar" aditzak euskaratzeko. Eta azpimarratu nahi nuke hortxe dugula
"aldeztu" aditza, esanahi horrekin berberarekin, eta, gainera, polisemikoa
ez dena. Erabil dezagun gehiago.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du erroteta (joseba a bildua erroteta.com) erabiltzaileak (2019 mar. 5,
ar. (09:41)):

> Nola jarriko zenukete hori?
>
> Eslogan bat da
>
> Niri “Sinesten ditugun proiektuak babesten ditugu" bururatzen zait, baina
> ez zait bat ere gustatzen.
>
> Aurretik eskerrak emanez
> --
> Beste barik
>
> Joseba Berriotxoa
>
> 946732769
>
> 656759537
>
> joseba a bildua erroteta.com
>
> www.erroteta.com
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190305/1a1e9ca1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago