[itzul] ¿Te has pesado?
koro navarro
navarro.koro a bildua gmail.com
Ast, Mar 28, 13:25:48, CET 2019
Guk (gure familian-edo):
Pisatu zara? (Orotarikoan bada halakoren bat)
eta
Bota zaitez igerilekura (*Bota zure/zeure burua igerilekura* suizidatzeko
da).
Guretzat *zeure burua *esatea gauza nabarmena da, alegia, ez da
espainolezko erreflexiboaren ordain automatikoa. *Garbitu* esate baterako:
Euskaltzaindiaren hiztegian, du/da aditza. Eta adibidea: *Garbi zaitez
iturrian *
El jue., 28 mar. 2019 a las 13:15, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:
> Pisatzeko balantzara ere salto egiten duzue?
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> Hau idatzi du Pello Goikoetxea (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus)
> erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (13:08)):
>
>> Hor ez dago zalantzarik niretzat; piszinara salto egin besterik ez dugu
>> esaten.
>>
>> *Pello Goikoetxea*
>>
>> 943483472
>> pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus
>>
>>
>>
>> Nork: "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com>
>> Nori: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>> Data: 28/03/2019 13:05
>> Gaia: Re: [itzul] ¿Te has pesado?
>> ------------------------------
>>
>>
>> "Piszinara, salto egin", bai. Edo "zoaz piszinara". Edo "zatoz
>> piszinara". Edo "murgildu zaitez piszinan".
>>
>> Izan ere, modu asko daude zalantza sortzen digun horretatik ihes egiteko.
>>
>> Baina nik zalantzari heldu nahi nion.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Pello Goikoetxea (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus)
>> erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (13:02)):
>> Piszinara salto egin. Egin ezan/k salto piszinara.
>>
>>
>> *Pello Goikoetxea*
>>
>> 943483472
>> pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - *www.donostia.eus*
>> <http://www.donostia.eus/>
>>
>>
>>
>> Nork: "Xabier Aristegieta" <*allurritza a bildua gmail.com*
>> <allurritza a bildua gmail.com>>
>> Nori: "ItzuL" <*itzul a bildua postaria.com* <itzul a bildua postaria.com>>
>> Data: 28/03/2019 12:59
>> Gaia: [itzul] ¿Te has pesado?
>> ------------------------------
>>
>>
>>
>> Nola esaten duzue hori?
>>
>> - Pisatu zara?
>> - Pisatu duzu zure burua?
>>
>>
>>
>>
>> Nola esango zenukete "¡tírate a la piscina!"?
>>
>> - Bota zaitez igerilekura!
>> - Bota ezazu zure burua igerilekura!
>>
>>
>>
>>
>> Ezen, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, pisatu eta bota aditzek
>> NOR-NORK aditz-laguntzailea besterik ez dute onartzen...
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190328/80e6c524/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190328/80e6c524/attachment-0002.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190328/80e6c524/attachment-0003.jpe>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago