[itzul] ¿Te has pesado?
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Mar 29, 10:50:39, CET 2019
OEHn, BOTA era horretan erabiltzen den adibide bakanetan, esanahia "norbait
erori" da, eta ez "norbaitek bere burua bota":
*11.* (G-nav, AN-gulina-5vill, B, BN-lab-ciz, S). Ref.: EI 267; Iz Als; Gte
Erd 66, 67, 69. (Intrans.). Caerse. "Bota in da, se ha caído" Iz Als. "Kaderan
gileko aldera bota zen (B); se cayó hacia atrás, gilen gañera bota zen (B)"
Gte Erd 67. "Aurra bulkatu du ta bota da (B)" Ib. 69. Baserreka beiti
ondoraño juan zen, emen bota an itzulipurdi; alde guzietarik joa, ubeldua,
larrutua eta ezindua. FIr 147. An ikasi zuen, bere laguna gaizki zauritua
bide madarikatu artan bota zela. 148.
Hau idatzi du koro navarro (navarro.koro a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019
mar. 28, og. (22:09)):
> Guk (gure familian-edo):
> Pisatu zara? (Orotarikoan bada halakoren bat)
> eta
> Bota zaitez igerilekura (*Bota zure/zeure burua igerilekura* suizidatzeko
> da).
> Guretzat *zeure burua *esatea gauza nabarmena da, alegia, ez da
> espainolezko erreflexiboaren ordain automatikoa. *Garbitu* esate
> baterako: Euskaltzaindiaren hiztegian, du/da aditza. Eta adibidea: *Garbi
> zaitez iturrian *
>
> El jue., 28 mar. 2019 a las 13:15, Xabier Aristegieta (<
> allurritza a bildua gmail.com>) escribió:
>
>> Pisatzeko balantzara ere salto egiten duzue?
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>> Hau idatzi du Pello Goikoetxea (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus)
>> erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (13:08)):
>>
>>> Hor ez dago zalantzarik niretzat; piszinara salto egin besterik ez dugu
>>> esaten.
>>>
>>> *Pello Goikoetxea*
>>>
>>> 943483472
>>> pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus
>>>
>>>
>>>
>>> Nork: "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com>
>>> Nori: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>>> Data: 28/03/2019 13:05
>>> Gaia: Re: [itzul] ¿Te has pesado?
>>> ------------------------------
>>>
>>>
>>> "Piszinara, salto egin", bai. Edo "zoaz piszinara". Edo "zatoz
>>> piszinara". Edo "murgildu zaitez piszinan".
>>>
>>> Izan ere, modu asko daude zalantza sortzen digun horretatik ihes egiteko.
>>>
>>> Baina nik zalantzari heldu nahi nion.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Pello Goikoetxea (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus)
>>> erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (13:02)):
>>> Piszinara salto egin. Egin ezan/k salto piszinara.
>>>
>>>
>>> *Pello Goikoetxea*
>>>
>>> 943483472
>>> pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - *www.donostia.eus*
>>> <http://www.donostia.eus/>
>>>
>>>
>>>
>>> Nork: "Xabier Aristegieta" <*allurritza a bildua gmail.com*
>>> <allurritza a bildua gmail.com>>
>>> Nori: "ItzuL" <*itzul a bildua postaria.com* <itzul a bildua postaria.com>>
>>> Data: 28/03/2019 12:59
>>> Gaia: [itzul] ¿Te has pesado?
>>> ------------------------------
>>>
>>>
>>>
>>> Nola esaten duzue hori?
>>>
>>> - Pisatu zara?
>>> - Pisatu duzu zure burua?
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Nola esango zenukete "¡tírate a la piscina!"?
>>>
>>> - Bota zaitez igerilekura!
>>> - Bota ezazu zure burua igerilekura!
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Ezen, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, pisatu eta bota aditzek
>>> NOR-NORK aditz-laguntzailea besterik ez dute onartzen...
>>>
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190329/aa42ef3e/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190329/aa42ef3e/attachment-0002.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190329/aa42ef3e/attachment-0003.jpe>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago