[itzul] ¿Te has pesado?
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Mar 29, 10:57:29, CET 2019
Bestela, espekulatzen hasita, uste dut komeni dela kontuan hartzea "garbitu
naiz" zein "bota naiz" ez liratekeela anbiguoak, baina, hirugarren
pertsonan bai noski, adiera arrunta ez baita bihurkaria: "garbitu da"
(berez), "bota dira" (inpertsonala)...
Hau idatzi du Juan Garzia Garmendia (juangarzia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2019 mar. 29, or. (10:50)):
> OEHn, BOTA era horretan erabiltzen den adibide bakanetan, esanahia
> "norbait erori" da, eta ez "norbaitek bere burua bota":
>
> *11.* (G-nav, AN-gulina-5vill, B, BN-lab-ciz, S). Ref.: EI 267; Iz Als; Gte
> Erd 66, 67, 69. (Intrans.). Caerse. "Bota in da, se ha caído" Iz Als. "Kaderan
> gileko aldera bota zen (B); se cayó hacia atrás, gilen gañera bota zen
> (B)" Gte Erd 67. "Aurra bulkatu du ta bota da (B)" Ib. 69. Baserreka
> beiti ondoraño juan zen, emen bota an itzulipurdi; alde guzietarik joa,
> ubeldua, larrutua eta ezindua. FIr 147. An ikasi zuen, bere laguna gaizki
> zauritua bide madarikatu artan bota zela. 148.
>
> Hau idatzi du koro navarro (navarro.koro a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019
> mar. 28, og. (22:09)):
>
>> Guk (gure familian-edo):
>> Pisatu zara? (Orotarikoan bada halakoren bat)
>> eta
>> Bota zaitez igerilekura (*Bota zure/zeure burua igerilekura*
>> suizidatzeko da).
>> Guretzat *zeure burua *esatea gauza nabarmena da, alegia, ez da
>> espainolezko erreflexiboaren ordain automatikoa. *Garbitu* esate
>> baterako: Euskaltzaindiaren hiztegian, du/da aditza. Eta adibidea: *Garbi
>> zaitez iturrian *
>>
>> El jue., 28 mar. 2019 a las 13:15, Xabier Aristegieta (<
>> allurritza a bildua gmail.com>) escribió:
>>
>>> Pisatzeko balantzara ere salto egiten duzue?
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Pello Goikoetxea (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus)
>>> erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (13:08)):
>>>
>>>> Hor ez dago zalantzarik niretzat; piszinara salto egin besterik ez dugu
>>>> esaten.
>>>>
>>>> *Pello Goikoetxea*
>>>>
>>>> 943483472
>>>> pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Nork: "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com>
>>>> Nori: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>>>> Data: 28/03/2019 13:05
>>>> Gaia: Re: [itzul] ¿Te has pesado?
>>>> ------------------------------
>>>>
>>>>
>>>> "Piszinara, salto egin", bai. Edo "zoaz piszinara". Edo "zatoz
>>>> piszinara". Edo "murgildu zaitez piszinan".
>>>>
>>>> Izan ere, modu asko daude zalantza sortzen digun horretatik ihes
>>>> egiteko.
>>>>
>>>> Baina nik zalantzari heldu nahi nion.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du Pello Goikoetxea (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus)
>>>> erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (13:02)):
>>>> Piszinara salto egin. Egin ezan/k salto piszinara.
>>>>
>>>>
>>>> *Pello Goikoetxea*
>>>>
>>>> 943483472
>>>> pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - *www.donostia.eus*
>>>> <http://www.donostia.eus/>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Nork: "Xabier Aristegieta" <*allurritza a bildua gmail.com*
>>>> <allurritza a bildua gmail.com>>
>>>> Nori: "ItzuL" <*itzul a bildua postaria.com* <itzul a bildua postaria.com>>
>>>> Data: 28/03/2019 12:59
>>>> Gaia: [itzul] ¿Te has pesado?
>>>> ------------------------------
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Nola esaten duzue hori?
>>>>
>>>> - Pisatu zara?
>>>> - Pisatu duzu zure burua?
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Nola esango zenukete "¡tírate a la piscina!"?
>>>>
>>>> - Bota zaitez igerilekura!
>>>> - Bota ezazu zure burua igerilekura!
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Ezen, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, pisatu eta bota aditzek
>>>> NOR-NORK aditz-laguntzailea besterik ez dute onartzen...
>>>>
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190329/f258d079/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190329/f258d079/attachment-0002.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190329/f258d079/attachment-0003.jpe>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago