[itzul] Cuna de Judas

inaki irazabalbeitia inakixabier a bildua gmail.com
As, Maiatza 7, 12:45:17, CEST 2019


Lapsus calami egiteaz gain, wikipediaz fidatzeagatik duda kasuan eta
iturrira ez joategatik: https://eu.wikipedia.org/wiki/Juda_Iskariote

Lezioa ikasia

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2019 mai. 7, ar. (12:17)):

> "*Juda*" ez, "*Judas*" beharko du (*Judasen sehaska*), baldin eta Judas
> hori Judas "gaiztoa" bazen eta ez Juda "ona" (Euskaltzaindiaren 177. araua:
> Bibliako pertsona-izenak).
>
> Euskaltzaindiaren 66. arauan (Santutegiko izen ohikoenak), *Juda *izena
> agertzen da, santua alegia. Hala arautu zen, hala agertzen delako
> euskarazko tradizio zaharrean (*San Simon eta Juda negua eldu da*. E.
> Garibai, 1591-1592). *Juda *zein *Judas*
> grafien jatorria grekozko Ιούδας izena da. *Judas Iskariote*ren fama
> txarra izan liteke grafia-bereizketaren jatorria (Bibliaren arabera, Jesusi
> traizio egin zion); hala gertatzen da, adibidez, frantsesez eta ingelesez
> (Jude eta Judas). Gaztelaniaz, berriz, *Judas *grafia erabiltzen da bi
> pertsona-izenetarako.
>
> Euskaltzaindiaren 66. arauan (Santutegiko izen ohikoenak), agertzen den *Juda
> *izena *Juda Tadeo* santuari dagokio. Jesus Nazaretekoaren apostoluetako
> bat izan zen. *Judas Iskariote* ere Jesus Nazaretekoaren apostoluetako bat
> izan zen, baina ez da santua, eta, hura izendatzeko, *Judas *grafia
> nagusi da euskarazko tradizioan, hala Iparraldean nola Hegoaldean (Idazle
> hauek guztiek *Judas *grafia erabili zuten: G. Adéma Zaldubi, J.
> B.Agirre, P. A. Añibarro, E. M. Azkue,
> A. Baratziart, C. Beobide, A. Kardaberaz, J. A. Mogel, M. Duhalde, J.
> Duvoisin; J. Egiategi, J. Elizalde Zerbitzari, K. Enbeita, Etxeberri apeza,
> T. Etxebarria, J. I. Gerriko, J. Haraneder, J.Hiriart-Urruti, E. Intxauspe,
> D. Intza, P. F. Irigarai, B.
> Joanategi, J. Kerexeta, P. Lafitte, E. Lapeyre, F. I. Lardizabal, B.
> Larregi, Lazarraga, J. Lizarraga (Elkanokoa), J. M. Lujanbio Txirrita, B.
> Madariaga, S. Mendiburu, J. Mirande, V. Mogel, N. Ormaetxea Orixe, J. F.
> Petriarena Xenpelar, B. Pradere, J.
> A. Ubillos, Xarlem, A. Zubikarai).
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
> <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El mar., 7 may. 2019 a las 9:26, <sayago.ja a bildua justizia.eus> escribió:
>
>> Judaren sehaska, baina.  hatxez. Edo nahi bada, kuma.
>>
>>
>>
>> *De:* inaki irazabalbeitia [mailto:inakixabier a bildua gmail.com]
>> *Enviado el:* martes, 07 de mayo de 2019 9:11
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* Re: [itzul] Cuna de Judas
>>
>>
>>
>> Frantsesen 'Berceau de Judas'; Katalanez 'Bressol de Judas', Portugesez
>> 'Berço de Judas' izanik euskaraz 'Judaren seaska' beharko luke.
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
>> erabiltzaileak (2019 mai. 6, al. (20:17)):
>>
>> Kaixo. Eman al duzue inoiz hori? Tortura-tresna bat da.
>>
>> Nola eman dezaket?
>>
>> Mila esker, aurrez
>>
>> Joxemari
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190507/7c599985/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago