[itzul] Cuna de Judas
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Maiatza 7, 11:26:53, CEST 2019
"*Juda*" ez, "*Judas*" beharko du (*Judasen sehaska*), baldin eta Judas
hori Judas "gaiztoa" bazen eta ez Juda "ona" (Euskaltzaindiaren 177. araua:
Bibliako pertsona-izenak).
Euskaltzaindiaren 66. arauan (Santutegiko izen ohikoenak), *Juda *izena
agertzen da, santua alegia. Hala arautu zen, hala agertzen delako
euskarazko tradizio zaharrean (*San Simon eta Juda negua eldu da*. E.
Garibai, 1591-1592). *Juda *zein *Judas*
grafien jatorria grekozko Ιούδας izena da. *Judas Iskariote*ren fama txarra
izan liteke grafia-bereizketaren jatorria (Bibliaren arabera, Jesusi
traizio egin zion); hala gertatzen da, adibidez, frantsesez eta ingelesez
(Jude eta Judas). Gaztelaniaz, berriz, *Judas *grafia erabiltzen da bi
pertsona-izenetarako.
Euskaltzaindiaren 66. arauan (Santutegiko izen ohikoenak), agertzen den *Juda
*izena *Juda Tadeo* santuari dagokio. Jesus Nazaretekoaren apostoluetako
bat izan zen. *Judas Iskariote* ere Jesus Nazaretekoaren apostoluetako bat
izan zen, baina ez da santua, eta, hura izendatzeko, *Judas *grafia nagusi
da euskarazko tradizioan, hala Iparraldean nola Hegoaldean (Idazle hauek
guztiek *Judas *grafia erabili zuten: G. Adéma Zaldubi, J. B.Agirre, P. A.
Añibarro, E. M. Azkue,
A. Baratziart, C. Beobide, A. Kardaberaz, J. A. Mogel, M. Duhalde, J.
Duvoisin; J. Egiategi, J. Elizalde Zerbitzari, K. Enbeita, Etxeberri apeza,
T. Etxebarria, J. I. Gerriko, J. Haraneder, J.Hiriart-Urruti, E. Intxauspe,
D. Intza, P. F. Irigarai, B.
Joanategi, J. Kerexeta, P. Lafitte, E. Lapeyre, F. I. Lardizabal, B.
Larregi, Lazarraga, J. Lizarraga (Elkanokoa), J. M. Lujanbio Txirrita, B.
Madariaga, S. Mendiburu, J. Mirande, V. Mogel, N. Ormaetxea Orixe, J. F.
Petriarena Xenpelar, B. Pradere, J.
A. Ubillos, Xarlem, A. Zubikarai).
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
El mar., 7 may. 2019 a las 9:26, <sayago.ja a bildua justizia.eus> escribió:
> Judaren sehaska, baina. hatxez. Edo nahi bada, kuma.
>
>
>
> *De:* inaki irazabalbeitia [mailto:inakixabier a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* martes, 07 de mayo de 2019 9:11
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] Cuna de Judas
>
>
>
> Frantsesen 'Berceau de Judas'; Katalanez 'Bressol de Judas', Portugesez
> 'Berço de Judas' izanik euskaraz 'Judaren seaska' beharko luke.
>
>
>
> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
> erabiltzaileak (2019 mai. 6, al. (20:17)):
>
> Kaixo. Eman al duzue inoiz hori? Tortura-tresna bat da.
>
> Nola eman dezaket?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190507/df87f3d3/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago