[itzul] Kasu-marka eta marratxoa
Rezola Clemente, Martín
martin-rezola a bildua ivap.eus
Or, Maiatza 10, 08:34:01, CEST 2019
Beharbada, arazoa Samara Velte nor den ez dakienarena da. Eta ez da arazo ortotipografikoa…
Martin Rezola
Hemendik: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2019(e)ko maiatza 9, osteguna 20:40
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Kasu-marka eta marratxoa
Asko poztu nau zure adostasunak, Juan.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Juan Garzia Garmendia (juangarzia a bildua gmail.com<mailto:juangarzia a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2019 mai. 9, og. (14:36)):
Guztiz ados, baina uste dut jai dugula (ezen ez festa) horrekin...
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2019 mai. 9, og. (13:32)):
"Sustatu" albistegitik honako izenburua duen mezua jaso berri dut:
'Nik sinesten dizut', Samara Veltek sanferminetako bortxaketaz idatzitako kronika
Eta jakin gabe geratzen naiz zein den egilearen abizena: Velt ala Velte.
Eta galdera batzuk etortzen zaizkit burura:
1.- Zergatik ez Velt-ek edo Velte-k idatzi, abizenaren arabera?
2.- Irakurleari abizenaz sor dakiokeen zalantzan ez erreparatzeagatik?
3.- Erreparatuta ere, marratxoari "antiestetiko" irizteagatik? (eta, hortaz, auskalo nolako "estetika" bat lehenetsiz ulertze gardenaren gainetik?)
4.- Kontu honek bere munta baduela... niri soilik irudituko ote al zait, eta ez beste inori?
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190510/e361d0c9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago