[itzul] Kasu-marka eta marratxoa
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 9, 20:39:55, CEST 2019
Asko poztu nau zure adostasunak, Juan.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Juan Garzia Garmendia (juangarzia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2019 mai. 9, og. (14:36)):
> Guztiz ados, baina uste dut jai dugula (ezen ez festa) horrekin...
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 mai. 9, og. (13:32)):
>
>> "Sustatu" albistegitik honako izenburua duen mezua jaso berri dut:
>>
>> *'Nik sinesten dizut', Samara Veltek sanferminetako bortxaketaz
>> idatzitako kronika*
>>
>> Eta jakin gabe geratzen naiz zein den egilearen abizena: Velt ala Velte.
>>
>> Eta galdera batzuk etortzen zaizkit burura:
>>
>> 1.- Zergatik ez Velt-ek edo Velte-k idatzi, abizenaren arabera?
>> 2.- Irakurleari abizenaz sor dakiokeen zalantzan ez erreparatzeagatik?
>> 3.- Erreparatuta ere, marratxoari "antiestetiko" irizteagatik? (eta,
>> hortaz, auskalo nolako "estetika" bat lehenetsiz ulertze gardenaren
>> gainetik?)
>> 4.- Kontu honek bere munta baduela... niri soilik irudituko ote al zait,
>> eta ez beste inori?
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190509/b0b348e9/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago