[itzul] Kasu-marka eta marratxoa

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Maiatza 10, 13:16:47, CEST 2019


Non dago “nor diren” jakin beharrekoak diren horien kanona? Kopia bat
pasatuko al diguzu, Martin?

Xabier Aristegieta

Rezola Clemente, Martín <martin-rezola a bildua ivap.eus> erabiltzaileak hau idatzi
du (2019 mai. 10, or. (10:19)):

> Izen horrek, preseski, ez liguke nahasbiderik sortu behar. Hori esan nahi
> nuen.
>
>
>
> Bestela, ados nago zuokin.
>
>
>
> Martin Rezola
>
>
>
> *Hemendik:* Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* 2019(e)ko maiatza 10, ostirala 09:54
>
>
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] Kasu-marka eta marratxoa
>
>
>
> Bai noski: nola izen bakarra den nahasbide hori duena...
>
>  A, eta barkatu marren erabilerak ezjakintasun orokorra eragin badigute
> garunean zuzenean.
>
>
>
> Rezola Clemente, Martín <martin-rezola a bildua ivap.eus> igorleak hau idatzi zuen
> (2019 mai. 10, Otr 08:34):
>
> Beharbada, arazoa Samara Velte nor den ez dakienarena da. Eta ez da arazo
> ortotipografikoa…
>
>
>
> Martin Rezola
>
>
>
> *Hemendik:* Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* 2019(e)ko maiatza 9, osteguna 20:40
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] Kasu-marka eta marratxoa
>
>
>
> Asko poztu nau zure adostasunak, Juan.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Juan Garzia Garmendia (juangarzia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 mai. 9, og. (14:36)):
>
> Guztiz ados, baina uste dut jai dugula (ezen ez festa) horrekin...
>
>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 mai. 9, og. (13:32)):
>
> "Sustatu" albistegitik honako izenburua duen mezua jaso berri dut:
>
>
>
> *'Nik sinesten dizut', Samara Veltek sanferminetako bortxaketaz idatzitako
> kronika*
>
>
>
> Eta jakin gabe geratzen naiz zein den egilearen abizena: Velt ala Velte.
>
>
>
> Eta galdera batzuk etortzen zaizkit burura:
>
>
>
> 1.- Zergatik ez Velt-ek edo Velte-k idatzi, abizenaren arabera?
>
> 2.- Irakurleari abizenaz sor dakiokeen zalantzan ez erreparatzeagatik?
>
> 3.- Erreparatuta ere, marratxoari "antiestetiko" irizteagatik? (eta,
> hortaz, auskalo nolako "estetika" bat lehenetsiz ulertze gardenaren
> gainetik?)
>
> 4.- Kontu honek bere munta baduela... niri soilik irudituko ote al zait,
> eta ez beste inori?
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190510/153f40d6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago