[itzul] Kasu-marka eta marratxoa

Rezola Clemente, Martín martin-rezola a bildua ivap.eus
Or, Maiatza 10, 15:19:24, CEST 2019


Hementxe bat. Ez horregatik!

https://www.berria.eus/egilea/Samara_Velte

Martin Rezola

Hemendik: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2019(e)ko maiatza 10, ostirala 13:17
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Kasu-marka eta marratxoa

Non dago “nor diren” jakin beharrekoak diren horien kanona? Kopia bat pasatuko al diguzu, Martin?

Xabier Aristegieta

Rezola Clemente, Martín <martin-rezola a bildua ivap.eus<mailto:martin-rezola a bildua ivap.eus>> erabiltzaileak hau idatzi du (2019 mai. 10, or. (10:19)):
Izen horrek, preseski, ez liguke nahasbiderik sortu behar. Hori esan nahi nuen.

Bestela, ados nago zuokin.

Martin Rezola

Hemendik: Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com<mailto:juangarzia a bildua gmail.com>>
Bidaltze-data: 2019(e)ko maiatza 10, ostirala 09:54

Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Gaia: Re: [itzul] Kasu-marka eta marratxoa

Bai noski: nola izen bakarra den nahasbide hori duena...
 A, eta barkatu marren erabilerak ezjakintasun orokorra eragin badigute garunean zuzenean.

Rezola Clemente, Martín <martin-rezola a bildua ivap.eus<mailto:martin-rezola a bildua ivap.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2019 mai. 10, Otr 08:34):
Beharbada, arazoa Samara Velte nor den ez dakienarena da. Eta ez da arazo ortotipografikoa…

Martin Rezola

Hemendik: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>>
Bidaltze-data: 2019(e)ko maiatza 9, osteguna 20:40
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Gaia: Re: [itzul] Kasu-marka eta marratxoa

Asko poztu nau zure adostasunak, Juan.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Juan Garzia Garmendia (juangarzia a bildua gmail.com<mailto:juangarzia a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2019 mai. 9, og. (14:36)):
Guztiz ados, baina uste dut jai dugula (ezen ez festa) horrekin...

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2019 mai. 9, og. (13:32)):
"Sustatu" albistegitik honako izenburua duen mezua jaso berri dut:

'Nik sinesten dizut', Samara Veltek sanferminetako bortxaketaz idatzitako kronika

Eta jakin gabe geratzen naiz zein den egilearen abizena: Velt ala Velte.

Eta galdera batzuk etortzen zaizkit burura:

1.- Zergatik ez Velt-ek edo Velte-k idatzi, abizenaren arabera?
2.- Irakurleari abizenaz sor dakiokeen zalantzan ez erreparatzeagatik?
3.- Erreparatuta ere, marratxoari "antiestetiko" irizteagatik? (eta, hortaz, auskalo nolako "estetika" bat lehenetsiz ulertze gardenaren gainetik?)
4.- Kontu honek bere munta baduela... niri soilik irudituko ote al zait, eta ez beste inori?

Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190510/4decc1c8/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago