[itzul] INUNDABILIDAD
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 16, 12:00:16, CEST 2019
Kaixo, Xabier:
Bai, egia da. Testuingurua interpretatzean konfunditu naiz.
Jakina, gure hiztegiak hitz guztiak izan behar ditu; horretan ez dut
inolako zalantzarik: serendipia, empatia, inexorable, inundabilidad,
cash-flow, hiperventilación... guzti guztiak.
Arrazoi duzu sortutako bide sigi-sagatsuarekin. Noizbehinka ikusten diren
perifrasiak neketsuak suertatzen dira, oso.
Bestelako testuinguru batean nik gogoan nuena beste gauza bat zen; ea gauza
naizen hori azaltzeko (azken finean ni itzulpengintzan amateur bat baino ez
naiz...., eta asko ikasten dut Itzul baliabidearekin, aurrez aurretik mila
esker horrengatik, Xabier).
Adituen terminologiatik, maila unibertsitarioko batetik, kale
hizkerarainoko bidean badago tarte bat, eta, noizbehinka, kontua
komunikatzen jakitea baino ez da. Medikuarenera joaten bazara eta horrek
esaten badizu "problemas coronarios" dituzula; agian, gaixoak ez dizu
ulertuko eta bere gorputzaz mintzatzen bada, horrek badu ulertzeko
eskubiderik. Beharbada, medikuak esfortzu "konplexu" bat egin beharko luke
gaixo horrek zer duen uler dezan (konplexua bezain "trans edota
zeharkultura" itzultzea). Epaitegira bazoaz eta fiskala "dolo" gora eta
behera hasten bada; agian, akusatuak ez du ulertuko zer egin duen, eta,
horretan ere, badu jakiteko eskubiderik, nahiz eta normalean urratzen den
printzipioa den arlo horretan; hau da, Justizia arloan akusatuak ulertu
behar duela zergatik dagoen akusaturik edo zer leporazten dioten.
Jakina, guk, gende arruntak, gehiago ikasi beharko genuke zuzenbideaz,
ekonomiaz....; baina, adituek eta jendeaurreko solasak eta terminologiak
hurbildu beharko lirateke jende ororen mailara, nik uste.
Beraz, gogoan nuenak ez da zuzen zuzenean zerikusirik euskal hizkuntzarekin
(eta bai, badu...). Edozein hizkuntzatan gerta daiteke kontu hori, eta
gertatzen da. Bidea ez da erraza, gauza konplexuak azaltzekoa era "errazago
batean". Horrexengatik diot, noizbehinka, kontua da komunikatzen
jakitea: zuzentasuna,
*jatortasuna* eta egokitasuna. Ez dugu aunitzetan atzentzen jatortasunaren
printzipioa?
Edozein delarik ere, arrazoi osoa daukazu azaldutako guztiarekin, ulertzen
dut.
Mila esker zuen ezagutzak konpartitzeagatik, asko ikasten da "Itzul"
zerrenda honen bitartez.
Bitor
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2019 mai. 15, az. (21:43)):
> Sentitzen dut, Bittor eta Mikel Ximon, baina ez nago batere-batere ados
> zuekin. Zuek defendatzen duzuen aukera horrek, egiazki, neketsuagoak
> bihurtzen ditu euskarazko testuak, ez errazagoak.
>
> Izan ere, hori al da euskarazko terminoak sortzeko zuek proposatzen duzuen
> errezeta? Alegia, gaztelaniadun batek hitz bakar batekin (*inundabilidad*)
> duen erosotasunaren aurrean, euskaldun batek perifrasi baten hitz-dantzan
> ibili behar izatea? *urak hartzeko arriskua, urpean gelditzearen
> aukera...*
>
> Askok pentsatzen duzue horrelako irtenbideekin mesede egiten diozuela
> euskarari, hitz “bitxien” ordez “herriaren euskara” halako bat indartuz.
>
> Baina hori ez da inondik ere euskarazko terminologia eraikitzea.
> Terminologia lantzea (eta, oro har, hiztegia lantzea) ez da perifrasiak
> ezartzea hitz bakarren ordez, baizik eta juxtu-juxtu alderantzizkoa:
> esanahi joriak hitz bakarren bitartez adierazteko moduan garatzea hiztegia.
> Ala zer ibili behar dugu, “anaia”ren ordez “nire gurasoen seme ni ez
> naizena” esaten?
>
> Ez da izango euskaraz horretarako baliabiderik ez edukitzeagatik:
>
> Hartu URPETU aditza. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera:
>
> urpetu, urpe/urpetu, urpetzen
>
> *du* ad. (Urak) estali, azpian hartu. *Ibaiek ere ez dute urpetuko.
> St-Frederic auzoa 600 metrotan gertatu da urpeturik*.
>
> Hartu -KOR atzizkia, joera adierazten duena.
>
> Hartu -TASUN atzizkia, substantibo-bihurtzailea.
>
> URPE + KOR + TASUN = URPEKORTASUN
>
> Urpekortasun. Hori BAI da euskarazko berbategia lantzea. Hain zaila al da
> euskaldun batentzat “urpekortasun” esatea? Gaztelaniadun batentzat
> “inundabilidad” den baino zailagoa? Baita zera ere.
>
> Eta konparatu ematen digun erosotasuna:
>
> *Lurralde honen urpekortasuna *
> versus
> *Lurralde honek urak hartzeko duen arriskua/Lurralde hau urpean
> gelditzearen arriskua...*
>
> Perifrasien bidea desbide galanta da, eta, hitz arrunt/herrikoien
> erabilerak perifrasiei ematen dien xalotasun-itxura horrekin eta guzti,
> euskarazko testugintzak gaur egun duen katramila-iturri muntadunenetako bat
> da egiazki.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> El El mié, 15 may 2019 a las 17:12, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
> escribió:
>
>> Askoz egokiagoa.
>>
>> Edozein delarik ere, errazago hitz egitearen alde, bai erdaraz bai
>> euskaraz, eta, bai jendeaurreko dokumentu administratiboetan ere. Justiza
>> arloan gertatzen den moduan, gu geu gara horren objetu; gu gara biktima edo
>> gaizkilea izatea ulertu behar dugun horiek. Ahal bada. behintzat.
>>
>> Ongi izan, mila esker Ander Altuna
>>
>> Hau idatzi du Ander Altuna-UEU (a.altuna a bildua ueu.eus) erabiltzaileak (2019
>> mai. 15, az. (12:51)):
>>
>>> uholde-arriskugarritasun
>>>
>>> Uraren Euskal Agentzia (
>>> http://www.uragentzia.euskadi.eus/uholde-arriskugarritasunaren-kudeaketa/u81-000376/eu/)
>>>
>>>
>>> 2019/05/14 09:32(e)an, Villabonako Udala igorleak idatzi zuen:
>>>
>>> Kaixo,
>>>
>>>
>>>
>>> Esaldi honetan nola itzuliko zenukete INUNDABILIDAD hori?
>>>
>>>
>>>
>>> "La cuestión de inundabilidad ha sido analizada en la documentación
>>> complementaria".
>>>
>>>
>>>
>>> Mila esker.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> *[image: cid:image008.png a bildua 01D4E327.17290160]*
>>>
>>> *Amaia Garmendia *
>>>
>>> *San Sebastián*
>>>
>>> [image: image002]
>>>
>>> Erreboteko plaza z/g, 20150 Villabona
>>>
>>> [image: image004]
>>>
>>> 943 69 21 00
>>>
>>> Administrari-Itzultzailea
>>>
>>>
>>>
>>> Luzapena/Extensión: *3332*
>>>
>>> [image: image006]
>>>
>>> www.villabona.eus
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Nahi baduzu, euskaraz egingo dugu!
>>>
>>>
>>>
>>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190516/9aedde08/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.png
Mota: image/png
Tamaina: 451 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190516/9aedde08/attachment-0004.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ueu_logo_berria.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3889 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190516/9aedde08/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.png
Mota: image/png
Tamaina: 407 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190516/9aedde08/attachment-0005.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.png
Mota: image/png
Tamaina: 524 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190516/9aedde08/attachment-0006.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 9415 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190516/9aedde08/attachment-0007.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago