[itzul] FW: INUNDABILIDAD

Diez de Ultzurrun, Periko ultzu a bildua parlamento.eus
Ast, Maiatza 16, 11:42:04, CEST 2019


Eskerrik asko, Xabier, hire esplikazio argi, zehatz eta bide-erakusgarriengai-tik•

From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: asteazkena, 2019.eko maiatzak 15 21:43
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] INUNDABILIDAD

Sentitzen dut, Bittor eta Mikel Ximon, baina ez nago batere-batere ados zuekin. Zuek defendatzen duzuen aukera horrek, egiazki, neketsuagoak bihurtzen ditu euskarazko testuak, ez errazagoak.

Izan ere, hori al da euskarazko terminoak sortzeko zuek proposatzen duzuen errezeta? Alegia, gaztelaniadun batek hitz bakar batekin (inundabilidad) duen erosotasunaren aurrean, euskaldun batek perifrasi baten hitz-dantzan ibili behar izatea? urak hartzeko arriskua, urpean gelditzearen aukera...

Askok pentsatzen duzue horrelako irtenbideekin mesede egiten diozuela euskarari, hitz “bitxien” ordez “herriaren euskara” halako bat indartuz.

Baina hori ez da inondik ere euskarazko terminologia eraikitzea. Terminologia lantzea (eta, oro har, hiztegia lantzea) ez da perifrasiak ezartzea hitz bakarren ordez, baizik eta juxtu-juxtu alderantzizkoa: esanahi joriak hitz bakarren bitartez adierazteko moduan garatzea hiztegia. Ala zer ibili behar dugu, “anaia”ren ordez “nire gurasoen seme ni ez naizena” esaten?

Ez da izango euskaraz horretarako baliabiderik ez edukitzeagatik:

Hartu URPETU aditza. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera:

urpetu, urpe/urpetu, urpetzen

du ad. (Urak) estali, azpian hartu. Ibaiek ere ez dute urpetuko. St-Frederic auzoa 600 metrotan gertatu da urpeturik.

Hartu -KOR atzizkia, joera adierazten duena.

Hartu -TASUN atzizkia, substantibo-bihurtzailea.

URPE + KOR + TASUN = URPEKORTASUN

Urpekortasun. Hori BAI da euskarazko berbategia lantzea. Hain zaila al da euskaldun batentzat “urpekortasun” esatea? Gaztelaniadun batentzat “inundabilidad” den baino zailagoa? Baita zera ere.

Eta konparatu ematen digun erosotasuna:

Lurralde honen urpekortasuna
versus
Lurralde honek urak hartzeko duen arriskua/Lurralde hau urpean gelditzearen arriskua...

Perifrasien bidea desbide galanta da, eta, hitz arrunt/herrikoien erabilerak perifrasiei ematen dien xalotasun-itxura horrekin eta guzti, euskarazko testugintzak gaur egun duen katramila-iturri muntadunenetako bat da egiazki.

Xabier Aristegieta


El El mié, 15 may 2019 a las 17:12, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com<mailto:bittorbe a bildua gmail.com>> escribió:
Askoz egokiagoa.

Edozein delarik ere, errazago hitz egitearen alde, bai erdaraz bai euskaraz, eta, bai jendeaurreko dokumentu administratiboetan ere. Justiza arloan gertatzen den moduan, gu geu gara horren objetu; gu gara biktima edo gaizkilea izatea ulertu behar dugun horiek. Ahal bada. behintzat.

Ongi izan, mila esker Ander Altuna

Hau idatzi du Ander Altuna-UEU (a.altuna a bildua ueu.eus) erabiltzaileak (2019 mai. 15, az. (12:51)):
uholde-arriskugarritasun

Uraren Euskal Agentzia (http://www.uragentzia.euskadi.eus/uholde-arriskugarritasunaren-kudeaketa/u81-000376/eu/)

2019/05/14 09:32(e)an, Villabonako Udala igorleak idatzi zuen:
Kaixo,

Esaldi honetan nola itzuliko zenukete INUNDABILIDAD hori?

"La cuestión de inundabilidad ha sido analizada en la documentación complementaria".

Mila esker.









[cid:image008.png a bildua 01D4E327.17290160]

Amaia Garmendia
San Sebastián

[image002]

Erreboteko plaza z/g, 20150 Villabona

[image004]

943 69 21 00

Administrari-Itzultzailea



Luzapena/Extensión: 3332

[image006]

www.villabona.eus<http://www.villabona.eus/>











Nahi baduzu, euskaraz egingo dugu!



Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada






--
[cid:image005.jpg a bildua 01D50BD8.CF9C34E0]
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190516/d3e25f0e/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 9415 bytes
Azalpena: image001.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190516/d3e25f0e/attachment-0004.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.png
Mota: image/png
Tamaina: 407 bytes
Azalpena: image002.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190516/d3e25f0e/attachment-0005.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.png
Mota: image/png
Tamaina: 451 bytes
Azalpena: image003.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190516/d3e25f0e/attachment-0006.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.png
Mota: image/png
Tamaina: 524 bytes
Azalpena: image004.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190516/d3e25f0e/attachment-0007.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image005.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3889 bytes
Azalpena: image005.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190516/d3e25f0e/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago