[itzul] Nola zatitu lerro amaieran udalerri?
Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Ost, Maiatza 22, 11:27:29, CEST 2019
Eskerrik asko, Alberto.
Ez zitzaidan bururatu Euskara Batuaren Eskuliburuaren begiratzea! Goraipatzeko lana, bide batez esanda; oso praktikoa, baldin eta erabiltzen bada…
Ander
De: Alberto Martínez de la Cuadra [mailto:albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com]
Enviado el: miércoles, 22 de mayo de 2019 10:47
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Nola zatitu lerro amaieran udalerri?
Ander:
Euskara Batuaren Eskuliburuaren arabera (Lerro-bukaerak nola eten), banatze-irizpidea ez da etimologikoa (*gizon-aren, *udal-etxe, *gizon-ik, *zakurr-arentzat...), silabikoa baizik (gi-zo-na-ren, u-da-le-txe-a-ren...).
Beraz, u-da-le-rri.
Alberto
Esteka: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&lang=eu&id=1018
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190522/2bff8971/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago