[itzul] Nola zatitu lerro amaieran udalerri?
Jesus Zabaleta
josuzabaleta a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 22, 14:59:59, CEST 2019
Xehetasun bat:
Liburu-konposaketan hitzak lerro bukaeran zatitzean hasieran edo bukaeran bokal bakarra uztea ez da egokitzat jo ohi: *u-da-le-rri-a —> uda-le-rria
Josu Zabaleta
josuzabaleta a bildua gmail.com
> El 22 may 2019, a las 11:27, Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) <ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es> escribió:
>
> Eskerrik asko, Alberto.
> Ez zitzaidan bururatu Euskara Batuaren Eskuliburuaren begiratzea! Goraipatzeko lana, bide batez esanda; oso praktikoa, baldin eta erabiltzen bada…
> Ander
>
> De: Alberto Martínez de la Cuadra [mailto:albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com]
> Enviado el: miércoles, 22 de mayo de 2019 10:47
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Nola zatitu lerro amaieran udalerri?
>
> Ander:
>
> Euskara Batuaren Eskuliburuaren arabera (Lerro-bukaerak nola eten), banatze-irizpidea ez da etimologikoa (*gizon-aren, *udal-etxe, *gizon-ik, *zakurr-arentzat...), silabikoa baizik (gi-zo-na-ren, u-da-le-txe-a-ren...).
>
> Beraz, u-da-le-rri.
>
> Alberto
>
> Esteka: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&lang=eu&id=1018
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago