[itzul] Liburuen izenburuak
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Lar, Maiatza 25, 12:34:35, CEST 2019
Nik honela jokatuko nuke (punpa lasterrean):
1- Kasu guztietan, jatorrizkoa emango nuke (euskaratuak eta euskaratu
gabekoak dauden kasuan jokatuko nuke horrela; hau da, saiakera horretan
aipatzen diren guztiak euskaratuta baleude, euskarazko izenburuak besterik
ez nuke jarriko. Baina ez da kasua; horregatik, jatorrizkoa jarriko nuke
beti).
2- Jada euskaratuta daudenen kasuan, euskarazko izenburua ere emango nuke
(jatorrizkoaren ondoren; adibidez, parentesi artean, baina letra etzanez,
jatorrizkoa bezala).
3- Euskaratuta ez daudenen kasuan, itzulpena ere emango nuke, baina letra
etzanik erabili gabe, bereiztearren; adibidez, komatxo artean edo beste
nolabait markatuta.
Jada euskaratuta daudenak eta euskaratuta ez daudenak desberdin aurkeztu
behar dira, irakurleak garbi izan dezan zein den obra itzuli baten benetako
izenburua eta zein itzulpen lagungarria (garbi dago benetan lagungarria
dela, batez ere gure inguruan ezezagun samarrak direnean hizkuntza horiek,
hala nola alemana neurri handi batean eta, batez ere, errusiera,
jatorrizkoa zirilikoz idatzi behar baita). Orduan, hori markatzea komeniko
litzateke, eta markatzeko modua zuek erabaki beharko zenukete, nolako obra
den kontuan izanda (dela kortxete bidez, aipatu duzun moduan, dela testutik
aterata eta oin-ohar batera eramanda, dela beste nolabait).
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
El sáb., 25 may. 2019 a las 10:13, Irene Arrarats (<iarrarats a bildua gmail.com>)
escribió:
> Egun denoi:
>
>
>
> Aholku eske natorkizue: zuen ustez, nola eman behar dira euskaratzen ari
> garen testuan aipaturiko liburuen izenburuak?
>
> Kasuistika zabal samarra izan daiteke, baina niri interesatzen kasua hau
> da: itzulgaia saiakera bat da, eta hizkuntza askotako obrak aipatzen dira
> bertan; gehienak frantsesezkoak eta ingelesezkoak dira, baina errusierazko,
> alemanezko eta latinezko batzuk ere badira tartean.
>
> Obra horietako batzuk euskaratuta daude (gutxi, zoritxarrez), eta
> halakoetan ez dago arazorik, noski: euskarazko izenburua jarri, eta kito.
>
> Nola jokatu, ordea, besteekin? Jatorrizkoa bakarrik eman? Jatorrizkoa eta,
> aldamenean, norberak euskaratu bezala, kortxete artean?
>
> Mila esker!
>
> Irene
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190525/891f93eb/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago