[itzul] la felicidad es la debilidad bien acompañada
Miren Agurtzane Mallona Legarreta
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Ast, Maiatza 30, 13:36:31, CEST 2019
Eskerrik asko, Miren! Ondo esana!
Agurtzane
Hau idatzi du Miren Iriarte (mireniriarte a bildua hotmail.com) erabiltzaileak (2019
mai. 30, og. (13:34)):
> Ez dakit konturatzen zareten zer itsusia den horrelako mezuak jasotzea
> profesiokideengandik, non eta elkarri laguntzeko foro batean hain zuzen.
> Nik eskertzen ditut beti Itzul posta zerrendan jasotzen ditugun ekarpen
> guztiak, asko ikasteko dugu hemen batak bestearengandik, baina utz ditzagun
> mesedez halakoak hemendik kanpo, niri neuri behintzat mingarriak egiten
> zaizkik. Bakoitzak bere etxean egin dezala nahi duena, baina plaza
> publikoan, mesedez, tratu onak (edo neutroak, behitzat).
> Esker mila
> Miren Iriarte
>
>
> ------------------------------
> *Nork:* Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* 2019(e)ko maiatzak 30, osteguna 12:51
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] la felicidad es la debilidad bien acompañada
>
> Zuk erabili dituzu estreina bigarren pertsona gramatikaleko adizkiak, niri
> lezioak emateko. Nik ez dut inolako interesik zurekin zuzenean mintzatzeko,
> ez estiloez ez eta hizkuntzaz ere. Zerrenda hau den foruan eztabaidagai
> diren kontuez aritzen naiz ni, ez pertsonez (badira horretarako beste
> elkargune batzuk).
>
> Ahaztu nazazu, otoi, ahal baduzu, eta pozarren ahaztuko zaitut. Baina
> isildu ez naiz egingo, nazkatuak nazkatu.
>
> Adio t'erdi.
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 mai. 30, og. (11:48)):
>
> Ez dut ezertxo ere "pertsonalizatu", ororentzat ikusgai dagoenez.
>
> Nik eginiko itzulpen-proposamen bati buruz zuk zure iritzia eman duzu, eta
> nik erantzun egin dizut (horri gaur egun "pertsonalizatzea" deitzen al
> zaio, ba?).
>
> Horretarako dago posta-zerrenda hau.
>
> Zuk nire estiloaz ez omen duzu ezer esango (utzi dituzu aurretik jada
> esanak, "apetak" eta "arbitrariotasun erabatekoak" tarteko). Delibero
> errespetagarria, alderantzizkoa bezainbeste. Ni ere oso libre naiz nire
> iritzia gorde nahiz emateko.
>
> "Beren obretatik ezagutuko dituzue". Guztiz ados, baina... "ezagutuko
> dituzue"? Xedea urlia edo sandia "ezagutzea" al da, ba? Hori bai
> pertsonalizazioa.
>
> Ondo izan.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Juan Garzia Garmendia (juangarzia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 mai. 29, az. (22:07)):
>
> Pertsonalizatu duzunez:
>
> Ez bide zaizu gustatzen nire estiloa. Nik ez dut esango ezer zureaz.
>
> Eskatzen hasita, banuke nik ere zuri eskatzekorik, baina zuk halakorik ez
> eskatzearekin aski oraingoz.
>
> Ez dago gor gorragorik bere belarrien artekoa besterik entzuten ez duena
> baino.
>
> Eta ez da, ez horixe, hiperbole bibliko bat, diagnostiko bat baizik,
> zureen truke.
>
> Bibliara jotzekotan, harako "beren obretatik ezagutuko dituzue" hura
> nerabilke aukeran, edota, hain zuzen ere, "belarri duenak entzuteko,
> bentzu"...
>
> Hor konpon, eta osasun on.
>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 mai. 29, az. (21:09)):
>
> Adbertsatiboa txertatzearen aldeko hautua,"apetazko interpretazio" baten
> "arbitrariotasun erabatekoari" (!!!) atea irekitzea? Hiperboleak uzteko
> eta kritikatzean doitasun-ahalegin bat egiteko eskatuko nizuke.
>
> Hain zuzen ere "generoa, estiloa eta xedea itzulgaiaren osagai" direlako,
> ezin zaio ezikusia egin jatorrizko esaldiaren definizio-izaerari.
> Horregatik, proposaturiko itzulpenak ere definizio behar du izan. "Zorion
> dugu ahultasuna lagun duena laguna" hori, definizio ez beste edozer da,
> dezente hurbilago egoterainokoa Mateoren Ebanjelioko Dohatsutasun edo
> Zoriontasunen tankerako testu batetik (Mt 5,3-12), aforismo-asmodun bide
> den definizio horretatik baino.
>
> Kontuz, beraz, endekasilaboarekiko endekaliluraren endekabide horrekin.
>
> Eta --asko sentitzen dut-- ezin naiz batere ados egon "gainerakoa,
> gramatika barne, gero dator" esaldiarekin. Gramatikak hasiera-hasieratik
> egon behar du ulergarritasunaren mesedetan, "zorion dugu ahultasuna lagun
> duena laguna" aho-korapiloaren zoko-moko semantikoekin ("zorion dugu
> [ahultasuna lagun duena] laguna" versus "zorion dugu ahultasuna [lagun
> duena laguna"]) sokatiran ibiltzetik libra gaitzan
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Juan Garzia Garmendia (juangarzia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 mai. 29, az. (12:09)):
>
> Guztiz harrigarri gertatu zait inork ez jartzea zalantzan "baina"
> erabiltzea hor, gaztelaniaren perfektutasuna betiere gordetzearen izenean
> ("Ahultasun" horretaz, deus ez ele) arbitrariotasun erabatekoari atea
> zabal-zabal irekiz interpretazioan,, hemen esplizituki ageri denez:
>
> <<"baina" adbertsatiboa ez da jatorrizkoan formalki ageri, baina zeharo
> presente dago oharmenean, eta euskaraz beharrezkoa iruditzen zait>>
>
> Zertan gelditzen gara? Erdarararen formulazioari lotu, ala geure apetazko
> interpretazioari?
>
> Matxadoren boutade poetikoa ekarri dit hori gogora, Shakespeareren soneto
> bat oktasilabotan "itzuli" zuelarik, esanez ez zela hori "jatorrizkoak
> zioena, baina bai esan nahi zuena".
>
> Hartara jarrita, eufoniari begiratuko nioke nik aukeran auzi dugun
> esaldiari, ez baitakit inor konturatu den (ezohartuan nabarmen eragiten
> duen arren) "la debilidad bien acompañada" ez dela besterik gabe sintagma
> bat, baizik eta endekasilabo kanoniko bat, seigarren silabako monosilaboan
> daramalarik azentu metriko nagusia (hortik atera nezake, hartara jarrita
> betiere, hitz hori dela semantikoki azpimarratua ere). Aurrekoa heptasílabo
> bat da (endekasilaboarekiko konbinazio tipikoa metrikan).
>
> Esaldi osoak, izan ere, eta bistan denez, tonalitate "literarioa" bilatzen
> du, aforismoarena edo, eta, hala bada, kontuan hartu behar luke hori
> itzulpenak; alegia, esaldi paralelo baina bestelako batean ez bezala: "la
> solución es agua con vinagre".
>
> Zertara datorren nire maiseatze hau? Bada, hara: Xenpelar eta Leizarraga
> lagun geure metroz esanda, hau gogoraraztera: "Hasieratik pentsatu: / Zer
> den, zuk hala translatu".
>
> Beste modu prosaikoago batean esanda: generoa, estiloa eta xedea
> itzulgaiaren osagai dira, oinarri-oinarrizkoak. Gainerakoa, gramatika
> barne, gero dator.
>
> Eta bai, lasai, nik ere eman dezadan neure BAT zuentzat maiseagai, puntu
> luzean:
>
> Zorion dugu ahultasuna lagun duena laguna.
>
>
>
>
>
> Hau idatzi du Dionisio Amundarain (itsasondo9 a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 mai. 29, az. (10:53)):
>
> Xabier Aristegietak dioena gorabehera, uste dut:" Zoriona ez da
> ahuldadea", inolaz ere; baizik eta sintagma osoa eskatzen du hor zoriona
> izatea definitzeak: "lagunarte on bateko ahuldadea". Aristegietak eranskin
> bat gehitu dio; eranskina ez da izaten funtsezkoa. Kasu honetan "lagunarte
> on bateko " hori funtsezkoa du definizioak eta funtsezko lotura behar du
> "ahuldadea"rekin. Lagunarte ordez konpainia jar dezakezu. Bidenabar,
> "lagunartea" ipini nuenean, "pica salis" bat ere gogoan izan nuen. Eman
> nuen kasu horretan, "lagunarte" ez zen ni gogo betekoa; jendeak hortik joko
> ote zuen nuen buruan. Nirea argitu nahian: gure artean, adibidez Gogo
> Jardunen diskurtsoan, askotan etortzen zaigu "lagun egin, lagun egite";
> baina horretatik aurrera aukera gutxi ematen du forma. Honetaz, beste
> noizbait, agian. DIONISIO
>
> El mié., 29 may. 2019 a las 9:58, Julian Maia (<julian.maia a bildua ehu.eus>)
> escribió:
>
> Eragozpen handia ote da honela?:
>
>
>
> “Zoriona da ahultasuna baina konpainia onean”
>
>
>
> Julian
>
>
>
> *De:* Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> *Enviado el:* miércoles, 22 de mayo de 2019 18:53
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* Re: [itzul] la felicidad es la debilidad bien acompañada
>
>
>
> Proposatzen diguzun esaldia definizio bat da.
>
> Definizio guztietan, abiapuntua definigaia da (kasu honetan: "LA FELICIDAD
> es...").
>
> Horregatik ez nago ados Axunen proposamenarekin: abiapuntua ("zoriona")
> ezin dugu itzulpenean iritsiera-puntu bihurtu ("Ondo lagundutako
> ahultasuna, ZORION ITURRI", dio Axunek). Abiapuntu bera jarri behar dugu
> euskaraz.
>
>
>
> Gaztelaniazkoari buruz, beste bi ohar:
>
> - Kontuan har bedi "la felicidad es LA debilidad..." esaten duela, ez "UNA
> debilidad...".
>
> - Gaztelaniazko esaldiaren intonazioan, enfasia "bien acompañada"ri ematen
> zaio, ez "la debilidad"i. Euskaraz Dionisioren proposamenaren ildoko bat
> erabiltzen badugu, enfasia ez zaio ematen "bien acompañada"ri, baizik eta
> "ahuldade"ri ( "zoriona, halako eta halako AHULDADEA), eta horrek aldatu
> egiten du esaldiaren zentzua. Bestalde, "lagunarte on bateko ahuldadea"
> espresioak aditzera ematen du lagunarte batek/orok nolabaiteko ahuldade bat
> daukala, berez-edo. Ideia hori guztiz arrotza zaio gaztelaniazko
> jatorrizkoari.
>
>
>
> Nire proposamena:
>
> Zoriona zera da, Ahultasuna, baina konpainia onean/onekoa
>
>
>
> Propio jarri diot A larria "ahultasun" hitzari, argi uztearren zentzu
> absolutuan dagoela erabilia (alegia: horren itzulpena ez dela "UNA
> debilidad", baizik eta "LA debilidad"). "Bat" zehazgabearen ordez
> mugatzailea erabiltzearen alde egin den kanpaina izugarri horren ondoren,
> horrelako problemak (ere) sortzen zaizkigu euskaraz.itzulpenean.
>
>
>
> Bestalde, "baina" adbertsatiboa ez da jatorrizkoan formalki ageri, baina
> zeharo presente dago oharmenean, eta euskaraz beharrezkoa iruditzen zait,
> intonazio-enfasia esaldiaren amaierara eramateko.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
> erabiltzaileak (2019 mai. 21, ar. (23:44)):
>
> Gau on. Bururatzen zaizu zerbait goiko horrentzat?
>
> Eskertuko nizueke zuen ekarpena.
>
> MIla esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
--
*Agurtzane Mallona*
Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
[image: Deusto] <http://www.deusto.es>
Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
Tel. 94 413 91 77 - 2926 luz.
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
*www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
<http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
Instagram] <https://instagram.com/udeusto/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190530/ddfcb48e/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago