[itzul] velociraptor

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Aza 26, 13:14:40, CET 2019


Egia da, batetik, izen taxonomikoak direla eta latinezko izena dutela,
baina, bestetik, ez dira beti berdin erabiltzen hizkuntza guztietan.

Adibidez, *Diplodocus* generoa hala idazten da hizkuntza guztietan, hala
nola *Diplodocus longus* espeziea. Hala ere, oso ohikoa da generoaren bidez
izendatzea espezimenak, eta, orduan, ohikoa da mailegatzea eta,
horrenbestez, egokitzea. Horregatik, gaztelaniaz *diplodoco* ere esaten da,
katalanez *diplodoc*, portugesez *diplodoco*, italieraz *diplòdoco*,
polonieraz *diplodok*, eslovenieraz *diplodok*... hau da, izen arrunt gisa
ere erabiltzen dira.

Eta *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an ere *diplodoko* da sarrera.

Beste hainbeste gertatzen da *iktiosauro* izen arruntarekin ere. Hala
agertzen da *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an  *Ichthyosauria* ordenako
espezimenen izen arrunt gisa.

Horregatik, ez litzateke burugabekeria *velozirraptor* (edo *belozirraptor*?)
idaztea. Azken batean, “ospeak” eta erabilera-maiztasunak erabakitzen dute
izen arruntera pasatzeko aukera aktibatzea edo ez; hau da, izen
taxonomikoak bulgarizatzea.

Nik *velociraptor* erabiliko nuke testu jaso batean, baina dibulgazio-testu
batean ez nuke gaitzetsiko *velozirraptor*.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El mar., 26 nov. 2019 a las 12:48, Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (<
itzul a bildua postaria.com>) escribió:

> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>
> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
>
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>
>
>
>
> Koldo Biguri
>
>
> En martes, 26 de noviembre de 2019 12:13:44 CET, Rezola Clemente, Martín
> <martin-rezola a bildua ivap.eus> escribió:
>
>
> Pentsatu behar da izen horiek taxonomikoak direla, normalean latinez
> daudela, eta berdin erabiltzen direla hizkuntza guztietan.
>
>
>
> *Velociraptor*
>
>
>
> Martin
>
>
>
> *Hemendik:* BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* 2019(e)ko azaroa 26, asteartea 11:52
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* [itzul] velociraptor
>
>
>
> Egun on:
>
>
>
> Hori, euskaraz? Velozirraptor eta veloziraptor aurkitu ditut. Eta ba al
> dago dinosauroen izen-zerrendarik?
>
>
>
> Eskerrik asko, eta ondo izan,
>
> iratxe
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191126/aaa83ad0/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago