[itzul] velociraptor

inaki irazabalbeitia inakixabier a bildua gmail.com
As, Aza 26, 18:19:17, CET 2019


Ados Alfontsorekin, baina nik 'belozirraptor' idatziko nuke. Irentsitako
hitza da 'bektore' kasuan bezala jokatu behar dela uste dut. Gainera,
Euskaltzaindiaren hiztegiak 'belozitate' hitza dakar, nahiz eta ez duen
hobesten.

Inaki

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2019 aza. 26, ar. (16:33)):

> Egia da, batetik, izen taxonomikoak direla eta latinezko izena dutela,
> baina, bestetik, ez dira beti berdin erabiltzen hizkuntza guztietan.
>
> Adibidez, *Diplodocus* generoa hala idazten da hizkuntza guztietan, hala
> nola *Diplodocus longus* espeziea. Hala ere, oso ohikoa da generoaren
> bidez izendatzea espezimenak, eta, orduan, ohikoa da mailegatzea eta,
> horrenbestez, egokitzea. Horregatik, gaztelaniaz *diplodoco* ere esaten
> da, katalanez *diplodoc*, portugesez *diplodoco*, italieraz *diplòdoco*,
> polonieraz *diplodok*, eslovenieraz *diplodok*... hau da, izen arrunt
> gisa ere erabiltzen dira.
>
> Eta *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an ere *diplodoko* da sarrera.
>
> Beste hainbeste gertatzen da *iktiosauro* izen arruntarekin ere. Hala
> agertzen da *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an  *Ichthyosauria* ordenako
> espezimenen izen arrunt gisa.
>
> Horregatik, ez litzateke burugabekeria *velozirraptor* (edo
> *belozirraptor*?) idaztea. Azken batean, “ospeak” eta
> erabilera-maiztasunak erabakitzen dute izen arruntera pasatzeko aukera
> aktibatzea edo ez; hau da, izen taxonomikoak bulgarizatzea.
>
> Nik *velociraptor* erabiliko nuke testu jaso batean, baina
> dibulgazio-testu batean ez nuke gaitzetsiko *velozirraptor*.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
> <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El mar., 26 nov. 2019 a las 12:48, Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (<
> itzul a bildua postaria.com>) escribió:
>
>> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
>> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>>
>> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
>>
>> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>>
>>
>>
>>
>> Koldo Biguri
>>
>>
>> En martes, 26 de noviembre de 2019 12:13:44 CET, Rezola Clemente, Martín
>> <martin-rezola a bildua ivap.eus> escribió:
>>
>>
>> Pentsatu behar da izen horiek taxonomikoak direla, normalean latinez
>> daudela, eta berdin erabiltzen direla hizkuntza guztietan.
>>
>>
>>
>> *Velociraptor*
>>
>>
>>
>> Martin
>>
>>
>>
>> *Hemendik:* BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com>
>> *Bidaltze-data:* 2019(e)ko azaroa 26, asteartea 11:52
>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Gaia:* [itzul] velociraptor
>>
>>
>>
>> Egun on:
>>
>>
>>
>> Hori, euskaraz? Velozirraptor eta veloziraptor aurkitu ditut. Eta ba al
>> dago dinosauroen izen-zerrendarik?
>>
>>
>>
>> Eskerrik asko, eta ondo izan,
>>
>> iratxe
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191126/b9ab807e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago