[itzul] velociraptor

Gilen Mejuto gilentxo a bildua gmail.com
Ost, Aza 27, 11:42:00, CET 2019


Geureganatu nahi izanez gero, eta umeentzako ipuin baterako delarik,
zergatik ez ba belozirra(p)tore?

BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2019 aza. 27, Asz 10:44):

> Egun on:
>
> Iritzi jantziak irakurrita, eta umeentzako ipuin baterako dela-eta, uste
> dut zilegi dela veloziraptor geureganatu eta belozirraptor erabiltzea.
> Umeek ahoz bereganatuta daukate, gainera.
>
> Eskerrik asko,
> iratxe ormatza imatz
>
> Hau idatzi du inaki irazabalbeitia (inakixabier a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 aza. 26, ar. (19:51)):
>
>> Ados Alfontsorekin, baina nik 'belozirraptor' idatziko nuke. Irentsitako
>> hitza da 'bektore' kasuan bezala jokatu behar dela uste dut. Gainera,
>> Euskaltzaindiaren hiztegiak 'belozitate' hitza dakar, nahiz eta ez duen
>> hobesten.
>>
>> Inaki
>>
>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>> erabiltzaileak (2019 aza. 26, ar. (16:33)):
>>
>>> Egia da, batetik, izen taxonomikoak direla eta latinezko izena dutela,
>>> baina, bestetik, ez dira beti berdin erabiltzen hizkuntza guztietan.
>>>
>>> Adibidez, *Diplodocus* generoa hala idazten da hizkuntza guztietan,
>>> hala nola *Diplodocus longus* espeziea. Hala ere, oso ohikoa da
>>> generoaren bidez izendatzea espezimenak, eta, orduan, ohikoa da mailegatzea
>>> eta, horrenbestez, egokitzea. Horregatik, gaztelaniaz *diplodoco* ere
>>> esaten da, katalanez *diplodoc*, portugesez *diplodoco*, italieraz
>>> *diplòdoco*, polonieraz *diplodok*, eslovenieraz *diplodok*... hau da,
>>> izen arrunt gisa ere erabiltzen dira.
>>>
>>> Eta *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an ere *diplodoko* da sarrera.
>>>
>>> Beste hainbeste gertatzen da *iktiosauro* izen arruntarekin ere. Hala
>>> agertzen da *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an  *Ichthyosauria* ordenako
>>> espezimenen izen arrunt gisa.
>>>
>>> Horregatik, ez litzateke burugabekeria *velozirraptor* (edo
>>> *belozirraptor*?) idaztea. Azken batean, “ospeak” eta
>>> erabilera-maiztasunak erabakitzen dute izen arruntera pasatzeko aukera
>>> aktibatzea edo ez; hau da, izen taxonomikoak bulgarizatzea.
>>>
>>> Nik *velociraptor* erabiliko nuke testu jaso batean, baina
>>> dibulgazio-testu batean ez nuke gaitzetsiko *velozirraptor*.
>>>
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>>
>>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>>> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>>
>>> Zelai Haundi, 3
>>> Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>>
>>> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
>>> <http://www.elhuyar.eus/> *
>>>
>>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> El mar., 26 nov. 2019 a las 12:48, Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (<
>>> itzul a bildua postaria.com>) escribió:
>>>
>>>> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
>>>> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>>>>
>>>> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
>>>>
>>>> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Koldo Biguri
>>>>
>>>>
>>>> En martes, 26 de noviembre de 2019 12:13:44 CET, Rezola Clemente,
>>>> Martín <martin-rezola a bildua ivap.eus> escribió:
>>>>
>>>>
>>>> Pentsatu behar da izen horiek taxonomikoak direla, normalean latinez
>>>> daudela, eta berdin erabiltzen direla hizkuntza guztietan.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *Velociraptor*
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Martin
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *Hemendik:* BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com>
>>>> *Bidaltze-data:* 2019(e)ko azaroa 26, asteartea 11:52
>>>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>>> *Gaia:* [itzul] velociraptor
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Egun on:
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Hori, euskaraz? Velozirraptor eta veloziraptor aurkitu ditut. Eta ba al
>>>> dago dinosauroen izen-zerrendarik?
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Eskerrik asko, eta ondo izan,
>>>>
>>>> iratxe
>>>>
>>>>
>>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191127/cb7d981e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago