[itzul] velociraptor
BERBA iratxe ormatza imatz
iraberba a bildua gmail.com
Ost, Aza 27, 10:44:23, CET 2019
Egun on:
Iritzi jantziak irakurrita, eta umeentzako ipuin baterako dela-eta, uste
dut zilegi dela veloziraptor geureganatu eta belozirraptor erabiltzea.
Umeek ahoz bereganatuta daukate, gainera.
Eskerrik asko,
iratxe ormatza imatz
Hau idatzi du inaki irazabalbeitia (inakixabier a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2019 aza. 26, ar. (19:51)):
> Ados Alfontsorekin, baina nik 'belozirraptor' idatziko nuke. Irentsitako
> hitza da 'bektore' kasuan bezala jokatu behar dela uste dut. Gainera,
> Euskaltzaindiaren hiztegiak 'belozitate' hitza dakar, nahiz eta ez duen
> hobesten.
>
> Inaki
>
> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2019 aza. 26, ar. (16:33)):
>
>> Egia da, batetik, izen taxonomikoak direla eta latinezko izena dutela,
>> baina, bestetik, ez dira beti berdin erabiltzen hizkuntza guztietan.
>>
>> Adibidez, *Diplodocus* generoa hala idazten da hizkuntza guztietan, hala
>> nola *Diplodocus longus* espeziea. Hala ere, oso ohikoa da generoaren
>> bidez izendatzea espezimenak, eta, orduan, ohikoa da mailegatzea eta,
>> horrenbestez, egokitzea. Horregatik, gaztelaniaz *diplodoco* ere esaten
>> da, katalanez *diplodoc*, portugesez *diplodoco*, italieraz *diplòdoco*,
>> polonieraz *diplodok*, eslovenieraz *diplodok*... hau da, izen arrunt
>> gisa ere erabiltzen dira.
>>
>> Eta *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an ere *diplodoko* da sarrera.
>>
>> Beste hainbeste gertatzen da *iktiosauro* izen arruntarekin ere. Hala
>> agertzen da *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an *Ichthyosauria* ordenako
>> espezimenen izen arrunt gisa.
>>
>> Horregatik, ez litzateke burugabekeria *velozirraptor* (edo
>> *belozirraptor*?) idaztea. Azken batean, “ospeak” eta
>> erabilera-maiztasunak erabakitzen dute izen arruntera pasatzeko aukera
>> aktibatzea edo ez; hau da, izen taxonomikoak bulgarizatzea.
>>
>> Nik *velociraptor* erabiliko nuke testu jaso batean, baina
>> dibulgazio-testu batean ez nuke gaitzetsiko *velozirraptor*.
>>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>
>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
>> <http://www.elhuyar.eus/> *
>>
>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>>
>>
>>
>> El mar., 26 nov. 2019 a las 12:48, Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (<
>> itzul a bildua postaria.com>) escribió:
>>
>>> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
>>> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>>>
>>> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
>>>
>>> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Koldo Biguri
>>>
>>>
>>> En martes, 26 de noviembre de 2019 12:13:44 CET, Rezola Clemente, Martín
>>> <martin-rezola a bildua ivap.eus> escribió:
>>>
>>>
>>> Pentsatu behar da izen horiek taxonomikoak direla, normalean latinez
>>> daudela, eta berdin erabiltzen direla hizkuntza guztietan.
>>>
>>>
>>>
>>> *Velociraptor*
>>>
>>>
>>>
>>> Martin
>>>
>>>
>>>
>>> *Hemendik:* BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com>
>>> *Bidaltze-data:* 2019(e)ko azaroa 26, asteartea 11:52
>>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>> *Gaia:* [itzul] velociraptor
>>>
>>>
>>>
>>> Egun on:
>>>
>>>
>>>
>>> Hori, euskaraz? Velozirraptor eta veloziraptor aurkitu ditut. Eta ba al
>>> dago dinosauroen izen-zerrendarik?
>>>
>>>
>>>
>>> Eskerrik asko, eta ondo izan,
>>>
>>> iratxe
>>>
>>>
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191127/f146e673/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago