[itzul] Artikulu interesgarria

Miren Adabakia adabakia a bildua gmail.com
Or, Aza 29, 16:55:47, CET 2019


joseba.ariznabarreta a bildua gmail.com

On Tue, Oct 15, 2019 at 10:05 AM Lore Azkarate <lore.azkarate a bildua gmail.com>
wrote:

>
> Argia-n ikus dezakezue osorik
> https://www.argia.eus/albistea/hizkuntza-eskubideak-garesti-eusko-jaurlaritzan
>
>
>
> Zuzeu-n ere bai
> https://zuzeu.eus/euskara/euskaraz-jardutea-garesti-eusko-jaurlaritzan/
>
>
>
> *Euskaraz jardutea garesti, Eusko Jaurlaritzan
> <https://zuzeu.eus/euskara/euskaraz-jardutea-garesti-eusko-jaurlaritzan/#comment-350850>*
>
> Martin Rezola, Gerardo Luzuriaga eta Jonjo Agirre
> Eusko Jaurlaritzako langileak
>
> *“Interpretazioa”* esaten diogu, normalean, aldibereko ahozko
> itzulpenari, kabina eta kaskoen bidez itzulpena zuzenean helarazten
> duenari, oso gutxi erabiltzen den baina euskaldunon hizkuntza eskubideak
> bermatzeko tresna bikaina izan daitekeenari. Nork ez du bizi izan, inoiz,
> eskolako batzar batean, laneko bilera batean… “bueno, erdaraz egingo dut,
> denek uler dezaten…” ustezko “edukazio onaren” mozorropean ezkutatzen den
> jokabide suizida hori? Bada, horren alternatiba bikaina dugu
> interpretazioa. Probatu duenak badaki. Eta zergatik ez da, beraz,
> bultzatzen? Zergatik ez da haren aldeko pedagogia egiten? Zergatik ez da
> diruz laguntzen, saritzen, hedatzen?
>
>
>
> *Demagun sindikatu abertzalea zarela eta euskararen aldeko jarrera duzula*.
> Eta langileen batzar bat antolatu nahi duzula, adibidez, Eusko
> Jaurlaritzan, Lakuan, langileen lan-baldintzen inguruan. Eta euskaraz egin
> nahi zenukeela, baina badirela euskaraz ez dakiten langileak… Zera, Eusko
> Jaurlaritzak baditu interprete (bikain) gutxi batzuk; azpiegitura eta
> tresnak ere bai… tira, animatu zara eta Jaurlaritzari eskatu diozu
> zerbitzua, pentsatuz, “kontsentsuaren aroan” sindikatu baten euskararen
> (euskaldunen) aldeko urrats batek erraztasunak eta laguntza baino ez
> dituela jasoko, eta zerbitzua (publikoa) erabiltzeagatik ez dizutela xoxik
> eskatuko (horixe bakarrik behar genuen: hizkuntza eskubideak bermatzeko
> ahalegina egiteagatik pagatu???).
>
> Txalorik ez duzu espero ezta behar ere. Konformatzen zara trabarik jartzen
> ez badizute edo “ordainsaririk” kobratzen ez badizute. Horrekin pozik.
>
>
>
> *Baina usteak erdia ustel, eta beste erdia garesti xamar. *Zerga
> “normalizatzailea” ezarri digute euskaldunoi, baita Eusko Jaurlaritzan ere!
> Jaurlaritzak erantzun dizu bertako interpretazio zerbitzua erabiltzeko
> ordaindu behar dela, nahi eta nahi ez. Majo ordaindu gainera.
>
> Bestela esanda, batzarrean euskaldunek euskaraz
> <https://zuzeu.eus/saila/euskara/> normaltasunez jarduteko aukera izatea
> nahi baduzu, kutxatik pasa eta zerga “normalizatzailea” ordaindu beharra
> duzula: 120¤ ordu beteko zerbitzuaren truk, eta bikoitza baino gehiago bi
> ordukoarengatik, eta abar…
>
>
>
> *Ez da fikzioa. Benetan gertatu da. *Eta sindikatu horrek ordaindu behar
> izan dio Eusko Jaurlaritzari (“Normalizazioaren”, eta Euskaraldiaren, eta
> Euskararen Aholku Batzordearen amari berari) Jaurlaritzako langile
> euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen saiatzeagatik! Jaurlaritza
> barrutik ezagutzen ez dutenei, sinesgaitz gertatuko zaie hona ekarritakoa:
> euskaraz jardun nahi duenari erraztasunik ez ematea… Hizkuntza-eskubideak
> bermatzeko profesional bikainak eta tresnak eskueran ez jartzea…
>
>
>
> *Interpretazioa (aldi bereko itzulpena) tresna bikaina da euskararen
> normalizazioaren alde. *Agintea, dirua, makinak eta eskumena dituztenek
> (erakunde publikoek) interpretazioa bultzatzeko plangintza serio bat landu
> behar lukete (interpreteen prestakuntza, tresneria, zerbitzua erabiltzeko
> aukera elkarte eta erakunde orori ematea gainkosturik gabe…).
> Oraingo egoera absurdua da; mingarria ere bai. Inor ez gaude behartuta
> batzar bat euskaraz egiteko arriskua geure gain hartzera. Erosoagoa da ele
> bitan edo “como-decía-en-euskera” formatuan egitea, kasurik onenean, eta
> euskaldunon kaltetan.
> Baina, hara, norbaitek erabakitzen duenean teknologiaz baliatzea euskaraz
> duin jarduteko, inoren hizkuntza-eskubideak zanpatu barik, zergatik
> ordainarazi behar zaio apustu hori? Ez litzateke alderantziz izan behar?
> Horrela saritzen da euskararen aldeko konpromisoa?
>
> Eusko Jaurlaritzak kanpaina asko egiten ditu euskararen alde. Kanpaina
> horien “irisgarritasuna” badaezpadakoa iruditzen zaigu askotan. Hementxe
> dauka aukera bikain bat, egunez eguneko jardunean sektore askok erabil
> dezaketena, ohitura linguistikoak aldatzeko makina indartsu bat, emaitzak
> zuzenean, instantean erakusten dituena.
>
> Borondaterik baldin badu…
>
>
>
> Gasteizen, 2019ko urriaren 11n
>
> --
> Lore
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191129/56f7f939/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago