[itzul] Autoconsumo con excedentes (NO) acogida a compensación

Rezola Clemente, Martín martin-rezola a bildua ivap.eus
Ast, Aza 28, 08:32:02, CET 2019


Egun on, Mario:

Hemen daukak erreferentzia bat. Behin baino gehiagotan agertzen dituk bi termino horiek.

15/2018 Errege Lege Dekretua, urriaren 5ekoa, Trantsizio Energetikorako eta Kontsumitzaileen Babeserako Presako Neurriena.

https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/10/06/


[cid:image002.jpg a bildua 01D2BCE0.C45337D0]

Martin Rezola Clemente
Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala
945017655
http://www.ivap.euskadi.eus<http://www.ivap.euskadi.eus/>
mailto: martin-rezola a bildua ivap.eus<mailto:martin-rezola a bildua ivap.eus>
© 2011 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco



Hemendik: Mario Unamuno <mariou88 a bildua hotmail.com>
Bidaltze-data: 2019(e)ko azaroa 27, asteazkena 16:21
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] Autoconsumo con excedentes (NO) acogida a compensación

  Kaixo, lagunok..

  Egokitu al zaizue hiru esaldi hauek itzuli beharra?:

1.- Autoconsumo sin excedentes
2.- Autoconsumo con excedentes acogida a compensación
3.- Autoconsumo con excedentes no acogida a compensación

    Testuingurua azaltzeko: Abenduaren 26ko Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legeak norberak energia ekoitzi, kontsumitu eta (nahi izatera, aukeran) sare nagusia hornitzeko aukera ematen du.

   1. aukeran, energia bere kasa ekoizten duen herritarrak ez du soberakinik izango (edo, izatera, ez du sare nagusira "aterako").
    2. aukeran badu soberakinik, sare nagusia hornituko du horrekin, eta trukean (parametro jakin batzuen arabera, muga jakin batzuen barruan) nolabaiteko deskontua izango du bere fakturan (horix da gaztelaniazko "compensación").
    3. aukeran ere badu soberakinik, hornitu egingo du sare nagusia, baina ez da konpentsazio edo deskontu mekanismoren babesean egongo.

    Intereneten eta lege-testuetan bilaibili naiz, baina ez dut horiek euskal ordainik aurkitu.

    Zenbait aukera bururatu zaizkit, baina ... hmmmm, ez dakit ba ez ote zaizkidan mordoilo samarrak iruditzen:
1.- Autokontsumoa, soberakinik gabea /  Autokontsumo soberakinik gabea
2.- Autokontsumoa, konpentsatutako soberakinduna / Autokontsumo soberakindun konpentsatua

3.-Autokontsumoa, konpentsatu gabeko soberakinduna / Autokontsumo soberakindun konpentsatu gabea



Zuei egokitu bazaizue, nola eman dituzue?



    Eskerrik asko aldez aurretik

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191128/19eeba02/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2739 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191128/19eeba02/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago