[itzul] SENEZ aldizkariaren ospakizun-ekitaldirako gonbidapena

mila@eizie.eus mila a bildua eizie.eus
Ast, Urr 3, 13:30:33, CEST 2019


Senez 50. zenbakira iritsi da, 35 urteko ibilbide joria eginez, eta festa giroan ospatu nahi dugu, lagunarteko ekitaldi batean. Urriaren 16an elkartuko gara, 19:00etan, Donostian, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan.

Zuzeneko parte-hartzeak eta bideo batean grabatutako lagunenak izango ditugu ekitaldian, baita musika zuzenean ere. Amaieran, otamen bat eskainiko dugu.

Club aretoan sartzeko, gonbidapen-txartela beharko da. Etortzeko asmoa baduzu, eman izena hemen, urriaren 10a baino lehen.

Gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira, urriaren 16an bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191003/9e00ef3a/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago