[itzul] Gericultor
Dionisio Amundarain
itsasondo9 a bildua gmail.com
Ast, Urr 10, 12:50:40, CEST 2019
Nik ondo ikusiko nuke geriatra-laguntzaile edo geriatria-laguntzaile
gizarte-laguntzaile bezala eraturik, nahiz ez den pare-pareko. Dionisio
Amundarain
El jue., 10 oct. 2019 10:39, Gilen Mejuto <gilentxo a bildua gmail.com> escribió:
> Ez da garbizalekeria nahasi behar morrontza linguistikoa saihestu nahi
> izatearekin. Hala, berdin zilegiak izanik ere mailegatzea eta eratorpena,
> kasu honetan bigarrena da, nire ustez, jardunbide egokiagoa.
>
>
> Batetik, *gericultor* espainol hutsa da (edo hori iruditu zait Interneten
> osteratxo bat egin ondoren); ez du balio, beraz, euskaldun guztientzat.
>
>
> Bigarrenik, zalantzazkoa iruditzen zait hitz horren zuzentasuna. Hona nola
> definitzen duen RAEren hiztegiak *-cultor* atzizkia:
>
> elem. compos. Significa 'que cultiva, que cría'. *Apicultor, horticultora*
> .
>
>
> Horren arabera, "zahar-hazle" bat da *gericultor *delakoa, hau da,
> "zahar-hazkuntzan" aritzen den profesional bat, ezta?
>
>
> Ba ez, *gericultor* darabiltenek zera esan ahi dute:
>
> Los gerocultores, también conocidos como auxiliares de geriatría, son
> aquellos profesionales que trabajan en la atención diaria de los ancianos,
> que normalmente desarrollan sus tareas en centros de mayores, en centros de
> día o en residencias.
>
>
> Geure egin behar al dugu, morroi txintxoen modura, gure nagusiaren
> erridikulo linguistikoa?
>
>
> Onartzen dut "zahartzain" oso orokorra dela, zabalegia esanahi zehatz
> horretarako, eta beharbada egokiagoa etxeko artatzaileak izendatzeko (*cuidador/a
> [de personas mayores]*).
>
>
> Goiko definizioan bertan dugu, nik ustea, alternatibarik onena: "auxiliar
> de geriatría". Hortik tiraka itzulpen hauek aurkitu ditut:
>
> es auxiliar de geriatría, cuidador(a) geriátrico/a
>
> fr auxiliaire gériatrique, auxiliaire de gériatrie, assistant(e) de vie
> auprès de personnes âgées
>
> en geriatric (nursing) assistant, geriatric aide
>
>
> Hartara, ez da hain zaila moldatzea nazioarteko joerarekin bat datorren
> zerbait, adibidez:
>
> artatzaile geriatriko
>
> laguntzaile geriatriko
>
>
> Ahaztu gabe erabilera-esparru bat egon daitekeela "zahartzain" eta
> "zahar-artatzaile" gisakoentzat.
>
> Hau idatzi du kbiguri , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2019 urr. 9, az. (16:26)):
>
>> Gerikultura leku askotan araututa dagoen ikasketa eta lan esparrua da.
>> Hortan lan egiten duenak nekez onartuko luke, nire ustez, “zahartzain”
>> deitzea, puerikulturako profesional batek “haurtzaina” dela onartzen ez
>> duen bezala. Kontuz garbizalekeriarekin.
>>
>> Koldo Biguri
>>
>> El 9 oct 2019, a las 15:41, Gilen Mejuto <gilentxo a bildua gmail.com> escribió:
>>
>>
>> zahartzain
>>
>> Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (
>> ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2019 urr. 9, az.
>> (15:04)):
>>
>>> Kaixo, Santi:
>>>
>>> Inork erantzuten ez dizunez, neroni ausartuko naiz. Nik gerikultore eta
>>> gerikultura emango nituzke. Interneten pixka bat begiratuta, iruditzen zait
>>> beste hizkuntza batzuek ere bide hori hartu dutela.
>>>
>>> Ongi izan.
>>>
>>> Ander
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> *De:* Santiago Leonÿffffe9 , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com]
>>> *Enviado el:* martes, 08 de octubre de 2019 11:05
>>> *Para:* ItzuL
>>> *CC:* Santiago Leonÿffffe9
>>> *Asunto:* [itzul] Gericultor
>>>
>>>
>>>
>>> Egun on:
>>>
>>>
>>>
>>> Nola emanen zenukete euskaraz "gericultor"?
>>>
>>>
>>>
>>> Esker mila
>>>
>>>
>>>
>>> S.
>>>
>>
>>
>> --
>> Gilen
>>
>>
>
> --
> Gilen
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191010/593e65e7/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago