[itzul] Gericultor
Gilen Mejuto
gilentxo a bildua gmail.com
Ast, Urr 10, 10:38:00, CEST 2019
Ez da garbizalekeria nahasi behar morrontza linguistikoa saihestu nahi
izatearekin. Hala, berdin zilegiak izanik ere mailegatzea eta eratorpena,
kasu honetan bigarrena da, nire ustez, jardunbide egokiagoa.
Batetik, *gericultor* espainol hutsa da (edo hori iruditu zait Interneten
osteratxo bat egin ondoren); ez du balio, beraz, euskaldun guztientzat.
Bigarrenik, zalantzazkoa iruditzen zait hitz horren zuzentasuna. Hona nola
definitzen duen RAEren hiztegiak *-cultor* atzizkia:
elem. compos. Significa 'que cultiva, que cría'. *Apicultor, horticultora*.
Horren arabera, "zahar-hazle" bat da *gericultor *delakoa, hau da,
"zahar-hazkuntzan" aritzen den profesional bat, ezta?
Ba ez, *gericultor* darabiltenek zera esan ahi dute:
Los gerocultores, también conocidos como auxiliares de geriatría, son
aquellos profesionales que trabajan en la atención diaria de los ancianos,
que normalmente desarrollan sus tareas en centros de mayores, en centros de
día o en residencias.
Geure egin behar al dugu, morroi txintxoen modura, gure nagusiaren
erridikulo linguistikoa?
Onartzen dut "zahartzain" oso orokorra dela, zabalegia esanahi zehatz
horretarako, eta beharbada egokiagoa etxeko artatzaileak izendatzeko
(*cuidador/a
[de personas mayores]*).
Goiko definizioan bertan dugu, nik ustea, alternatibarik onena: "auxiliar
de geriatría". Hortik tiraka itzulpen hauek aurkitu ditut:
es auxiliar de geriatría, cuidador(a) geriátrico/a
fr auxiliaire gériatrique, auxiliaire de gériatrie, assistant(e) de vie
auprès de personnes âgées
en geriatric (nursing) assistant, geriatric aide
Hartara, ez da hain zaila moldatzea nazioarteko joerarekin bat datorren
zerbait, adibidez:
artatzaile geriatriko
laguntzaile geriatriko
Ahaztu gabe erabilera-esparru bat egon daitekeela "zahartzain" eta
"zahar-artatzaile" gisakoentzat.
Hau idatzi du kbiguri , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak
(2019 urr. 9, az. (16:26)):
> Gerikultura leku askotan araututa dagoen ikasketa eta lan esparrua da.
> Hortan lan egiten duenak nekez onartuko luke, nire ustez, “zahartzain”
> deitzea, puerikulturako profesional batek “haurtzaina” dela onartzen ez
> duen bezala. Kontuz garbizalekeriarekin.
>
> Koldo Biguri
>
> El 9 oct 2019, a las 15:41, Gilen Mejuto <gilentxo a bildua gmail.com> escribió:
>
>
> zahartzain
>
> Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (
> ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2019 urr. 9, az.
> (15:04)):
>
>> Kaixo, Santi:
>>
>> Inork erantzuten ez dizunez, neroni ausartuko naiz. Nik gerikultore eta
>> gerikultura emango nituzke. Interneten pixka bat begiratuta, iruditzen zait
>> beste hizkuntza batzuek ere bide hori hartu dutela.
>>
>> Ongi izan.
>>
>> Ander
>>
>>
>>
>>
>>
>> *De:* Santiago Leonÿffffe9 , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com]
>> *Enviado el:* martes, 08 de octubre de 2019 11:05
>> *Para:* ItzuL
>> *CC:* Santiago Leonÿffffe9
>> *Asunto:* [itzul] Gericultor
>>
>>
>>
>> Egun on:
>>
>>
>>
>> Nola emanen zenukete euskaraz "gericultor"?
>>
>>
>>
>> Esker mila
>>
>>
>>
>> S.
>>
>
>
> --
> Gilen
>
>
--
Gilen
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191010/9480eefc/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago