[itzul] Interpretazioa telekonferentzia bidez

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
As, Urr 15, 10:08:51, CEST 2019


Duela gutxi jakin da udal batean norbait hasita dagoela interpretazioa eskaintzen telekonferentzia bidez udalaren osoko bilkuretarako.
Garbi utzi beharra dago aukera tekniko berri honek ez dituela inola ere betetzen interpretazioa modu egokian egin ahal izateko gutxienezko baldintzak, interpretea ez dagoelako ekitaldiaren lekuan bertan, kontakturik gabe baitago komunikazio-egoerako partaideekin; adibide pare bat ipintzearren,  osoko bilkura batean zehar aurkezten diren testu berriak (mozio transakzionatuak, adibidez) ezingo dira inola ere eskuratu; alderdietako ordezkariek osoko bilkurara eramaten dituzten partehartze idatziak ere ezingo dira inola ere jaso ezta prestatu ere. Horrek guztiak ikaragarri zailago bihurtzen du berez nahikoa den lan hau.
Ahaztu gabe, noski, zerbitzu hori eskaintzen duten enpresa horiek normalean oso tarifa merkeak eskaintzen dituztela, inolako zerikusirik ez dutenak orain arte erabili izan direnekin, eta, hain zuzen ere, hori dela eskaintzen dutena: prezio merkea.
Interpretazioak dihardugunon esku dago praktika enpresarial kaltegarri honi altoa ematea eta horrelako lanei ezetz esatea, guztion onerako eta gure lanaren kalitatea eta interpreteon lan-duintasuna zaintzeko.

Koldo Biguri 



   
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191015/8454275e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago