[itzul] lapsus linguae edo lapsus calami, baina makabro samarra
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Ira 2, 14:23:04, CEST 2019
Ados.
Beste kasu batzuetan, irakurri edo aditzea suertatzen zaizkigunekin, ezin
irribarreari eutsi (niri ere urte hauetan nolakoak ez ote zitzaizkidan
eskapatuko...).
"Bidezko bideak erabiliz". Esanahia: "a través de los cauces
pertinentes". Gerta ote daiteke desbideratzerik, "bidezko bideak" erabiliz
gero??!!
"Bienes de fácil realización" EUSKALTERMen begiratuta: "diru erraz bihur
daitezkeen ondasunak". Ba al dago inor "diru erraz" ulertzen ez duenik,
baizik eta "diru (,) erraz bihur daitezkeen ondasunak"? Ezezkoan nago.
EITBko "Gaur Egun" baten kirol-atalean iaz aditu nuen honekin bukatuko dut:
"Atzera-kontaketak aurrera darrai".
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2019 ira. 2, al. (09:55)):
> Baliteke lehenago inork ez atzeman izana, edo baliteke atzeman bai baina
> konpondu ez(in) izana. Kontua da sarean dagoela gaur egun (2015az geroztik,
> beharbada).
>
> Hau da helbidea:
>
>
> https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?R01HPortal=y22&R01HPage=bopv&R01HLang=eu&ed2015001831
>
> Eta hau izenburua:
>
> *2/2015 FORU ARAUA, martxoaren 9koa, emakumeen eta gizonen
> berdintasunerako.*
>
> Foru-arau horren 51. artikuluan, lehenengo esaldian. Honela dio
> jatorrizkoak:
>
> *A los efectos de la presente norma foral se considera que es violencia
> machista todas aquellas formas y actos de control, agresión, rechazo,
> imposición directa, estructural y simbólica que por un lado se dirige
> contra los cuerpos diversos que incumplen la heteronormatividad del sistema
> sexo / género / sexualidad, como contra los cuerpos que sin transgredirlo,
> son el objeto que soporta las relaciones de poder implícito en el, es
> decir, las mujeres. *
>
> Esaldi luzea, korapilatsua. Gainera, ez da oso txukuna: *por un lado** se
> dirige contra... como contra...*. Badirudi *por un lado... y por otro...*
> eta *tanto contra... como contra...* egituren hibridazio kaxkar bat
> gertatu dela jatorrizkoan, baina, tira.
>
> Ekin dio itzultzaileak lanari: esaldiari heldu, eta borrokan aritu da
> erlatiboekin, joskerarekin, “diverso” itzuli edo ez zalantzarekin...
> Azkenean, burutu du.
>
> Eta indarkeria matxistari buruzko testua izaki, subkontzienteak jukutria:
>
> *Foru arau honen ondorioetarako, indarkeria matxista izango dira sexu /
> genero / sexualitate sistemaren heteronormaltasunari aurre egiten dioten
> gorputzen aurkako kontrol, eraso, ukapen eta inposaketa zuzen, egiturazko
> eta sinbolikoak, hala nola, transgreditu gabe ere, bere baitan boterearen
> harremanak jasaten dituzten objektua diren, emakumeen, gorpuen kontrakoak.*
>
> Indarkeria matxista ez da noski txantxetako gaia, baina itzultzaileok
> lapsus bila aritzen gara geure buruaz barre egiteko (denoi gertatu
> baitzaigu inoiz; alegia, horretan, denok bekatari). Kasu honetan, lapsus
> gehienak bezala irrigarria izanagatik, aski makabroa gertatzen da.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
> <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190902/045eeb33/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago