[itzul] VERSION ORIGINAL

Edurne Sagastume edur.sagas a bildua gmail.com
Ast, Ira 12, 08:58:21, CEST 2019


Euskadiko Filmategian (
http://www.filmotecavasca.com/eu/la-favorita-de-arzak-donostia) hauek
erabiltzen dituztela ikusi dut:

   - E/G: Elkarrizketarik gabe.
   - JB: Jatorrizko bertsioa.
   - JBEU: Jatorrizko bertsioa euskaraz.
   - JBES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
   - JBAEU: Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin.
   - JBAES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

Edurne
edur


El mar., 10 sept. 2019 a las 12:50, Debako Udala, Amaia Zinkunegi
(<euskara a bildua deba.eus>) escribió:

> Egun on:
>
>
>
> Zine kontuekin-eta ibiltzen diren hainbat elkarteetara deitu dut eta ez
> didate jakin esaten eta, neuk ez dakidanez, ea zuek laguntzeko moduan
> zaudeten:
>
>
>
> Dokumental bat egin dugu euskaraz. Eta gaztelaniaz, frantsesez eta
> ingelesez azpititulatu dugu.
>
>
>
> DVDko karatulan horrelako zerbait idatzi nahi genuke:
>
>
>
> IKUS DOKUMENTALA (J.B.)
>
> IKUS DOKUMENTALA (J.B.)
>
> (Subtítulos en español)
>
> IKUS DOKUMENTALA (J.B.)
>
> (Sous-titres en français)
>
> IKUS DOKUMENTALA (J.B.)
>
> (English subtitles)
>
>
>
> Zehazki ziurtatu nahi nuke gaztelaniazko* Versión Original*en laburpen
> modura V.O. erabiltzen den modura, euskaraz, J.B. erabiltzen den.
>
>
>
> Eskerrik asko aldez aurretik.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190912/126043ea/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago