[itzul] VERSION ORIGINAL

IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Ost, Ira 11, 15:01:16, CEST 2019


"Zehazki ziurtatu nahi nuke gaztelaniazko Versión Originalen laburpen modura V.O. erabiltzen den modura, euskaraz, J.B. erabiltzen den".
Zinema arloan,
Donostia Zinemaldian, 2019ko filmen gidan (liburuxka), barruko bi gehigarrietan (paper gogorragoko orri luze zabalgarriak, emanaldien berri xehea letra txiki-txikiarekin ematen dutenak, bata sailez sailekoa eta bestea egunez egunekoa), hizkuntzei buruzko oharrak datoz bukaeran.
Ohar horietan hustuketa hau egin dut: gaztelaniaz, bost aldiz azaltzen da V.O., beti berdin; horien ordainez, parez pare, euskaraz, hirutan azaltzen da jatorrizko bertsioan (hitz osoekin), eta bitan J.B. (puntuekin); ingelesez, berriz, bitan original language, behin original version, eta bitan O.V.
Berria egunkarian, Agendan, bost herrialdetako eta hainbat hiri nagusitako filmen berri xehea ematen dute egunero letra txiki-txikiarekin. Filmak jatorrizko bertsioan direnean, JBA erabiltzen dute (punturik gabe), "jatorrizko bertsioa azpitituluekin" adierazteko. Hogeita hamar bat aldiz azaltzen da, batez beste, parentesi barruan (JBA), filmen izenen ondoan.
Euskaltermen ere, biak azaltzen dira, punturik gabe: JB; jatorrizko bertsio (2009, Laburtzapenak > Siglak), eta JBA; jatorrizko bertsioa azpitituluekin (2012, Laburtzapenak > Siglak). Biek dute (4) zenbakia eta Eu ikurra, hau esan nahi duena: termino normalizatua/gomendatua.
Uste dut espazioarekin eta letra tamainarekin lotuta dagoela siglak edo hitz osoak zein erabili hautatzea. Dena dela, zinema pixka bat ikusten duenak ez dut uste arazorik duenik JB eta JBA siglak ulertzeko (punturik gabe), beren testuinguruan ondo kokatuta daudenean.


From: Debako Udala, Amaia Zinkunegi [mailto:euskara a bildua deba.eus]
Sent: martes, 10 de septiembre de 2019 12:51
To: ItzuL
Subject: [itzul] VERSION ORIGINAL

Egun on:

Zine kontuekin-eta ibiltzen diren hainbat elkarteetara deitu dut eta ez didate jakin esaten eta, neuk ez dakidanez, ea zuek laguntzeko moduan zaudeten:

Dokumental bat egin dugu euskaraz. Eta gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez azpititulatu dugu.

DVDko karatulan horrelako zerbait idatzi nahi genuke:

IKUS DOKUMENTALA (J.B.)
IKUS DOKUMENTALA (J.B.)
(Subtítulos en español)
IKUS DOKUMENTALA (J.B.)
(Sous-titres en français)
IKUS DOKUMENTALA (J.B.)
(English subtitles)

Zehazki ziurtatu nahi nuke gaztelaniazko Versión Originalen laburpen modura V.O. erabiltzen den modura, euskaraz, J.B. erabiltzen den.

Eskerrik asko aldez aurretik.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190911/318336a6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago