[itzul] Zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko deialdiak argitaratu dira
Mila
mila a bildua eizie.eus
Ast, Ira 12, 11:23:47, CEST 2019
Gaur argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egiten duten 3 ebazpen:
Euskara-gaztelania / gaztelania-euskara <https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/09/1904172e.shtml>
Euskara-ingelesa / ingelesa-euskara <https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/09/1904171e.shtml>
Euskara-frantsesa / frantsesa-euskara <https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/09/1904173e.shtml>
Eskabideak aurkezteko epea: hamar egun, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Probak
Deialdietan zehazten den bezala, itzultzaile lanetarako habilitazioa lortzeko honako proba hauek gainditu behar dira:
1.- Zuzenbidea: erantzun anitzeko 50 galderak osatutako test moduko azterketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko administrazioko goi-mailako kidegoari dagokiona.
2.- Euskara: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren C2 mailari dagokiona.
3.- Itzulpena:
Beste hizkuntzetatik euskarara: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu administratibo, juridiko edo ekonomiko bat itzultzea, hiztegiak erabilita.
Euskaratik beste hizkuntzetara: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu administratibo, juridiko edo ekonomiko bat itzultzea, hiztegiak erabilita.
Zinpeko interprete lanetarako habilitazioaren kasuan, berriz, aurreko hiru probak gainditzeaz gain, interpretazioarena ere gainditu beharko da.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190912/c4057621/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago