[itzul] memoria de ejecución

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Ira 26, 14:39:22, CEST 2019


"Memoria" esateko, nire ustez egokiena "oroitidazki" da.

Hasteko, "oroitidazki" hitza jasota dago Euskaltzaindiaren Hiztegian.
"Memoria", kasu honetako esanahiarekin, ez. Eta "txosten"ek baino esanahi
zehatzagoa dauka. Hona Euskaltzaindiak ematen dion definizioa:

oroitidazki

iz. Lan baten edo jarduera baten egoerari eta garapenari buruzko
txostena. *Urteko
oroitidazkian jasotako datuen arabera, iaztik hona 350 dei jaso dira
bulegoan*.
Estekak <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php#30265->


Alegia, ez edozein txosten, baizik eta txosten-mota zehatz bat.

"Ejecución" esateko, "exekuzio" ala "egikaritze"? Biak iruditzen zaizkit
onargarriak.

Beraz, nik "exekuzio-oroitidazki" nahiz "egikaritze-oroitidazki" erabiliko
nituzke.


Xabier Aristegieta

Hau idatzi du erroteta (joseba a bildua erroteta.com) erabiltzaileak (2019 ira. 26,
og. (12:27)):

> Horrelakoetan sarritan ikusi dut “egikaritze” hitza
>
>
>
> --
> Beste barik
>
> Joseba Berriotxoa - zinpeko itzultzailea
>
> 946732769
>
> 656759537
>
>
> *joseba a bildua erroteta.com <joseba a bildua erroteta.com>*
> www.erroteta.com
>
> El 26 sept 2019, a las 12:22, Iñigo Onandia <onandiai a bildua gmail.com> escribió:
>
> Nik nahiago "gauzatze txostena" edo "gauzatze memoria".
>
>
>
> Iñigo Onandia
>
> Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2019 ira. 26, og. (12:04)):
>
>> Nik "exekuzio txostena" jarriko nuke (aukeran marratxoa). Googlek 227
>> emaitza ematen ditu, ez da asko. Ea besteek zer dioten
>>
>> Iñaki
>>
>> On Thu, 26 Sep 2019 at 09:47, Julian Maia <julian.maia a bildua ehu.eus> wrote:
>>
>>> Nahikoa ezaguna da erdaraz “memoria de ejecución” izeneko dokumentua,
>>> hainbat proiekturen gauzatzearekin lotua, uste dut. Nola ematen duzue hori
>>> euskaraz?
>>>
>>> Eskerrik asko.
>>>
>>>
>>>
>>> Julian
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190926/642d404f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago