[itzul] memoria de ejecución
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.eus
Or, Ira 27, 11:20:08, CEST 2019
Eskerrik asko laguntzaile guziei. Exekuzio-oroitidazki jarriko dut.
Julian
De: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Enviado el: jueves, 26 de septiembre de 2019 14:39
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] memoria de ejecución
"Memoria" esateko, nire ustez egokiena "oroitidazki" da.
Hasteko, "oroitidazki" hitza jasota dago Euskaltzaindiaren Hiztegian. "Memoria", kasu honetako esanahiarekin, ez. Eta "txosten"ek baino esanahi zehatzagoa dauka. Hona Euskaltzaindiak ematen dion definizioa:
oroitidazki
iz. Lan baten edo jarduera baten egoerari eta garapenari buruzko txostena. Urteko oroitidazkian jasotako datuen arabera, iaztik hona 350 dei jaso dira bulegoan.
<https://www.euskaltzaindia.eus/index.php#30265-> Estekak
Alegia, ez edozein txosten, baizik eta txosten-mota zehatz bat.
"Ejecución" esateko, "exekuzio" ala "egikaritze"? Biak iruditzen zaizkit onargarriak.
Beraz, nik "exekuzio-oroitidazki" nahiz "egikaritze-oroitidazki" erabiliko nituzke.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du erroteta (joseba a bildua erroteta.com <mailto:joseba a bildua erroteta.com> ) erabiltzaileak (2019 ira. 26, og. (12:27)):
Horrelakoetan sarritan ikusi dut “egikaritze” hitza
--
Beste barik
Joseba Berriotxoa - zinpeko itzultzailea
946732769
656759537
joseba a bildua erroteta.com <mailto:joseba a bildua erroteta.com>
www.erroteta.com <http://www.erroteta.com>
El 26 sept 2019, a las 12:22, Iñigo Onandia <onandiai a bildua gmail.com <mailto:onandiai a bildua gmail.com> > escribió:
Nik nahiago "gauzatze txostena" edo "gauzatze memoria".
Iñigo Onandia
Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com <mailto:inaki.luzuriaga a bildua gmail.com> ) erabiltzaileak (2019 ira. 26, og. (12:04)):
Nik "exekuzio txostena" jarriko nuke (aukeran marratxoa). Googlek 227 emaitza ematen ditu, ez da asko. Ea besteek zer dioten
Iñaki
On Thu, 26 Sep 2019 at 09:47, Julian Maia <julian.maia a bildua ehu.eus <mailto:julian.maia a bildua ehu.eus> > wrote:
Nahikoa ezaguna da erdaraz “memoria de ejecución” izeneko dokumentua, hainbat proiekturen gauzatzearekin lotua, uste dut. Nola ematen duzue hori euskaraz?
Eskerrik asko.
Julian
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190927/8e61ad47/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago