[itzul] Bitarte ala interbalo (musikan)
agustin mendizabal
agusmendi a bildua hotmail.es
Ast, Api 2, 17:44:46, CEST 2020
Arratsalde on.
Nola itzuliko zenukete, musikaren alorrean, "intervalo"?
Interbalo, ez Euskaltzaindiaren hiztegiak, ez Adorez 5000k, ez Elhuyarrek darabilte. Zehazkik, berriz, bai. Egungo Testuen Corpusean 2003, 2005, 2013, 2014ko aipamen gutxi batzuk daude (J. L. Zabalaren, Gorka Erostarberen, Joxi Ubedaren, Jesus Mari Begoņaren testuak).
Bitarte, hauek proposatzen dute: Musikaren Hiztegiak (https://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/6503/es_2415/adjuntos/Hiztegiak/MusikaHiztegia.pdf), Euskalterm-ek ere bai (E. Jaurlaritzakoa hori ere), baina arazo asko sor ditzake horrek. Ofizialki hala erabiltzen dela dirudi (EHAOean, adibidez).
Inork erantzuterik?
Eskerrik asko,
Agustin Mendizabal
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200402/589bf05c/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago