[itzul] Bitarte ala interbalo (musikan)
Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala
narroiabe a bildua gmail.com
Or, Api 3, 09:09:56, CEST 2020
Nik neuk horrela ipiniko nuke esaldi hori:
"Erritmo eta bitarte oso laburreko figura"
Ondo segi!
Nuria
Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es) erabiltzaileak
(2020 api. 3, or. (00:10)):
> Eskerrik asko erantzunagatik, Alfontso.
> Nire erreferentzia nagusia hiztegi hori da, eta beti *bitarte *erabili
> izan dut. Baina izena adjektibatzerakoan arazo bat sortzen da.
> *Bitarte(z)ko *erabiliz, esanahia iluntzeko arriskua areagotu egiten da,
> ustez. Horrek behartzen gaitu *bitarte-* erabiltzera.
> Adibide honetan:
> "*Una figura rítmico-interválica muy breve"* *figura
> erritmiko-interbaliko oso labur* bat itzulita esanahia hobeki ulertzen da* erritmo-
> eta bitarte-figura oso labur bat *baino. Egia esan, gaztelaniazko termino
> hori bera (figura rítmico-interválica) ez da batere ohikoa, eta bere
> esanahia ez dago zeharo garbi; horrela, behintzat, gehiago hurbiltzen gara
> jatorrizkora.
>
> Galdera da: zilegi izango al litzateke hori (hau da, *bitarte*, baina
> *interbaliko*). Orain ez datozkit gogora (ez naiz aditua), baina uste dut
> euskaraz badirela halako kasu gehiago.
>
> Eskerrik asko!
>
> Austin
>
>
> ------------------------------
> *Nork:* Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna 18:41
> *Nori:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] Bitarte ala interbalo (musikan)
>
> Nik, zalantzarik gabe, *bitarte *itzuliko nuke. Ez dakit zer arazo sor
> lezakeen, musikaren testuinguruan, gaztelanian *intervalo *terminoak sor
> ez dezakeenik.
>
> Elhuyarrek egin zuen hiztegia, aditu-talde baten laguntzaz. Hauek izan
> ziren adituak:
> Jon Bagues (Eresbilekoa)
> Loreto Imaz (Musikenekoa)
> Alicia Pinilla (Francisco Escudero Kontserbatoriokoa).
>
> Gero, batzorde tekniko batek aztertu zuen. Hauek izan ziren batzordekideak:
> Estibaliz Arrizabalaga (Musika Eskolen Elkartekoa)
> Jose Ignazio Ansorena (Donostiako Txistulari-bandaren zuzendaria)
> Antton Gurrutxaga (Elhuyar Fundazioko terminologoa eta euskaltzain
> urgazlea)
>
> Hirugarrenik, Terminologia Batzordeak aztertu zuen (ez ditut batzordekide
> guztiak aipatuko, asko dira eta), eta ontzat eman zuen. Azkenik, Eusko
> Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratu zuen liburua, eta termino guztiak
> Euskaltermera eraman ziren.
>
> Oso ondo iruditzen zait eztabaidatzea, baita hiru aditu-talderen
> eskuetatik pasatu den termino bat izanda ere, baina uste dut < "arazo asko
> sor ditzake" > potentziala baino zerbait zehatzagoa behar litzatekeela *bitarte
> *zalantzan jartzeko.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El jue., 2 abr. 2020 a las 18:04, Miren Agurtzane Mallona Legarreta ,
> ItzuL-en bidez (<itzul a bildua postaria.com>) escribió:
>
> Arratsalde on, Agustin!
>
> Nik hau topatu dut Wikipedian: tartea eta estekatxo bat utziko dizut, zeuk
> aztertzeko. https://www.wikiwand.com/eu/Laudun
>
> Ea balio dizun. Besarkada bero bat.
>
> Agurtzane
>
> Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es) erabiltzaileak
> (2020 api. 2, og. (17:45)):
>
> Arratsalde on.
> Nola itzuliko zenukete, musikaren alorrean, "intervalo"?
> *Interbalo*, ez Euskaltzaindiaren hiztegiak, ez Adorez 5000k, ez
> Elhuyarrek darabilte. Zehazkik, berriz, bai. Egungo Testuen Corpusean
> 2003, 2005, 2013, 2014ko aipamen gutxi batzuk daude (J. L. Zabalaren, Gorka
> Erostarberen, Joxi Ubedaren, Jesus Mari Begoñaren testuak).
>
> *Bitarte*, hauek proposatzen dute: Musikaren Hiztegiak (
> https://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/6503/es_2415/adjuntos/Hiztegiak/MusikaHiztegia.pdf),
> Euskalterm-ek ere bai (E. Jaurlaritzakoa hori ere), baina arazo asko sor
> ditzake horrek. Ofizialki hala erabiltzen dela dirudi (EHAOean, adibidez).
>
> Inork erantzuterik?
>
> Eskerrik asko,
> Agustin Mendizabal
>
>
>
> --
>
> *Agurtzane Mallona*
> Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
> [image: Deusto] <http://www.deusto.es>
> Deustuko Unibertsitatea
> Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
> Tel. 94 413 91 77 - 2926 luz.
> agurtzane.mallona a bildua deusto.es
> *www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
> <http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
> <https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
> <https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
> Instagram][image: deusto.eus] <https://instagram.com/udeusto/>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200403/0c6dc7f7/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago