[itzul] Bitarte ala interbalo (musikan)

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Api 3, 08:01:22, CEST 2020


Arazoa ez da, beraz, *bitarte* izena; arazoa ez da termino horri buruzkoa.

Zerotik hasi beharko dugu, orduan. Eta galdera zehatz eta egokia plazaratu
diguzu: zilegi izango litzateke *bitarte* baina *interbaliko* erabiltzea?

*Bitarte* izenetik gustura geratzeko moduko izenondorik (alegia,
“funtzionatuko” duen izenondorik) eratortzerik ez badugu (eta ados
nago: *bitartezko
*izenondoak ez du funtzionatzen, hor behintzat), aukera baliagarria izango
da *interbaliko* mailegua. Ez zait burugabekeria iruditzen. Eklektizismoak,
hizkuntzan, fundamentalismoak baino tradizio handiagoa du.

Ez litzateke *rara avis*a izango gure artean erro bera ez izatea izenak eta
izenondo erreferentzialak. Hor ditugu, adibidez, *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an
bertan, *beliko* izenondoa baina *gerra* izena, *foniko* izenondoa baina
*hots/ahots* izena, *gastriko* izenondoa baina *urdail* izena, *eoliko*
baina *haize*, *hepatiko* baina *gibel*, *idiomatiko* baina *hizkuntza*,
*juridiko* baina *zuzenbide*, *kromatiko* baina *kolore*, *ludiko* baina
*jolas*, * nautiko *baina * itsasketa*, *oniriko* baina *amets, bolkaniko *
baina* sumendi*...

Eta terminologian ere ez dira arrotzak bikoiztasunak. Euskaltermen,
adibidez, honelakoak aurkituko ditugu:

*giltzurrun gaineko guruin  / guruin suprarrenal*

*bihotz-biriketako geldialdi / geldialdi kardiorrespiratorio*

*gibel-jugular errefluxu / errefluxu hepatojugular*


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El vie., 3 abr. 2020 a las 0:10, agustin mendizabal (<agusmendi a bildua hotmail.es>)
escribió:

> Eskerrik asko erantzunagatik, Alfontso.
> Nire erreferentzia nagusia hiztegi hori da, eta beti *bitarte *erabili
> izan dut. Baina izena adjektibatzerakoan arazo bat sortzen da.
> *Bitarte(z)ko *erabiliz, esanahia iluntzeko arriskua areagotu egiten da,
> ustez. Horrek behartzen gaitu *bitarte-* erabiltzera.
> Adibide honetan:
>  "*Una figura rítmico-interválica muy breve"* *figura
> erritmiko-interbaliko oso labur* bat itzulita esanahia hobeki ulertzen da* erritmo-
> eta bitarte-figura oso labur bat *baino. Egia esan, gaztelaniazko termino
> hori bera (figura rítmico-interválica) ez da batere ohikoa, eta bere
> esanahia ez dago zeharo garbi; horrela, behintzat, gehiago hurbiltzen gara
> jatorrizkora.
>
> Galdera da: zilegi izango al litzateke hori (hau da, *bitarte*, baina
> *interbaliko*). Orain ez datozkit gogora (ez naiz aditua), baina uste dut
> euskaraz badirela halako kasu gehiago.
>
> Eskerrik asko!
>
> Austin
>
>
> ------------------------------
> *Nork:* Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna 18:41
> *Nori:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] Bitarte ala interbalo (musikan)
>
> Nik, zalantzarik gabe, *bitarte *itzuliko nuke. Ez dakit zer arazo sor
> lezakeen, musikaren testuinguruan, gaztelanian *intervalo *terminoak sor
> ez dezakeenik.
>
> Elhuyarrek egin zuen hiztegia, aditu-talde baten laguntzaz. Hauek izan
> ziren adituak:
> Jon Bagues (Eresbilekoa)
> Loreto Imaz (Musikenekoa)
> Alicia Pinilla (Francisco Escudero Kontserbatoriokoa).
>
> Gero, batzorde tekniko batek aztertu zuen. Hauek izan ziren batzordekideak:
> Estibaliz Arrizabalaga (Musika Eskolen Elkartekoa)
> Jose Ignazio Ansorena (Donostiako Txistulari-bandaren zuzendaria)
> Antton Gurrutxaga (Elhuyar Fundazioko terminologoa eta euskaltzain
> urgazlea)
>
> Hirugarrenik, Terminologia Batzordeak aztertu zuen (ez ditut batzordekide
> guztiak aipatuko, asko dira eta), eta ontzat eman zuen. Azkenik, Eusko
> Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratu zuen liburua, eta termino guztiak
> Euskaltermera eraman ziren.
>
> Oso ondo iruditzen zait eztabaidatzea, baita hiru aditu-talderen
> eskuetatik pasatu den termino bat izanda ere, baina uste dut < "arazo asko
> sor ditzake" > potentziala baino zerbait zehatzagoa behar litzatekeela *bitarte
> *zalantzan jartzeko.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El jue., 2 abr. 2020 a las 18:04, Miren Agurtzane Mallona Legarreta ,
> ItzuL-en bidez (<itzul a bildua postaria.com>) escribió:
>
> Arratsalde on, Agustin!
>
> Nik hau topatu dut Wikipedian: tartea eta estekatxo bat utziko dizut, zeuk
> aztertzeko. https://www.wikiwand.com/eu/Laudun
>
> Ea balio dizun. Besarkada bero bat.
>
> Agurtzane
>
> Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es) erabiltzaileak
> (2020 api. 2, og. (17:45)):
>
> Arratsalde on.
> Nola itzuliko zenukete, musikaren alorrean, "intervalo"?
> *Interbalo*, ez Euskaltzaindiaren hiztegiak, ez Adorez 5000k, ez
> Elhuyarrek darabilte. Zehazkik, berriz, bai. Egungo Testuen Corpusean
> 2003, 2005, 2013, 2014ko aipamen gutxi batzuk daude (J. L. Zabalaren, Gorka
> Erostarberen, Joxi Ubedaren, Jesus Mari Begoñaren testuak).
>
> *Bitarte*, hauek proposatzen dute: Musikaren Hiztegiak (
> https://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/6503/es_2415/adjuntos/Hiztegiak/MusikaHiztegia.pdf),
> Euskalterm-ek ere bai (E. Jaurlaritzakoa hori ere), baina arazo asko sor
> ditzake horrek. Ofizialki hala erabiltzen dela dirudi (EHAOean, adibidez).
>
> Inork erantzuterik?
>
> Eskerrik asko,
> Agustin Mendizabal
>
>
>
> --
>
> *Agurtzane Mallona*
> Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
> [image: Deusto] <http://www.deusto.es>
> Deustuko Unibertsitatea
> Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
> Tel. 94 413 91 77 - 2926 luz.
> agurtzane.mallona a bildua deusto.es
> *www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
> <http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
> <https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
> <https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
> Instagram][image: deusto.eus] <https://instagram.com/udeusto/>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200403/a8a1311b/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago