[itzul] Erresistituko naiz [lehen, birus gramatikal bat zabaltzen]
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Api 13, 00:51:47, CEST 2020
”Nahiz eta bizitzaren haizeak gogor jo arren” esaten dute geroxeago...
Dena den, “eutsi” aditzaren inguruan auzi kezkagarriagoa iruditzen zait
esanahiari dagokiona: behin baino gehiagotan ikusi izan ditut “defizitari
eutsi” eta “gastuari eutsi” modukoak. “Contener” eta “mantener”en arteko
aldea huskeria bat izango balitz bezala...
Xabier Aristegieta
El El lun, 13 abr 2020 a las 0:11, Alfontso Mujika Etxeberria
<a.mujika a bildua elhuyar.eus> escribió:
> Ez dirudi "erresistitu" kalkatu beharra dagoenik, noski, baina ez dugu
> arrotz. Hori bai, erabiltzekotan, *bibratu, boxeatu, emigratu, eskiatu*
> eta kideko aditz mailegatuak bezala behar luke, ezta? DU aditza: *nor *osagarririk
> gabe.
>
> *erresistitu*.
> (Lar, Añ), resistitu. Resistir, oponerse (con aux. trans). v. *iharduki*.
> Klaroki ageri denzat ezen eztela deus haren bothereari resisti ahal
> dezakeonik. Lç Ins E 5r. Halakotz potestateari resistitzen draukanak
> Iainkoaren ordenanzari resistitzen drauka; eta resistitzen dutenék bere
> buruén gainera damnazione erekarriren duté. Lç Rom 13, 2. Ez da posible
> iñork aren majestadeari ezer eragoztea eta ezer resistitzea. OA 22. Zure
> borondate guziz poderosoari erresisti diozakeanik ezta. Cb Eg
> * Aita S. Ignacio Loyolacoaren egercicioac* [I, II, III, IV] (1761).
> II 107 (Dv LEd 194 iharduk diozokeenik). Erresistitus, trabajátus ta
> kuidátus iragazizúte biktoria. LE Prog
> Kristau bizimoduari buruzko eskuizkribua (1780). J. Apezetxea (arg.)
> 114. Badea neor barneko mobimendier edo grazia aktualen inspirazioner
> erresistitzen edo kontra egiten dienik? CatLan 64.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El dom., 12 abr. 2020 a las 23:09, Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez
> (<itzul a bildua postaria.com>) escribió:
>
>> Berandu baino lehen azaldu da plazara.
>> Albistegietan (EiTBkoan, behintzat) ez dute izurritetzat jo (beste
>> izurriteari buruzko bonbardaketa pairaezin etengabearen aldean).
>> Aldiz, albiste bitxi eta pozgarria ematen ari zirela ematen zuen.
>> Baina, hortxe segitzen du, hedatzen. Ez bide dago horretarako ere
>> "maskarilla"rik.
>>
>> Eta nik diot erresistitu egingo naizela onartzera.
>>
>> Zertaz ari naizen?
>> Googleka ezazue hau: EUTSIKO DUT
>>
>> _______________________________________
>> Iñaki Bitezekoa
>>
>> El 28/03/2020 a las 22:04, Xabier Aristegieta escribió:
>>
>> Akats gramatikala? Hizkuntz bilakaera?
>>
>> The Guardian egunkarian honako artikulu hau argitaratu zen iaz; ez
>> euskarari buruz, baizik eta ingelesaz:
>>
>>
>> https://www.theguardian.com/science/2019/aug/15/why-its-time-to-stop-worrying-about-the-decline-of-the-english-language
>>
>> Biziki gomendatzen dut irakur dadila, eta nork bere konklusioak atera
>> bitza.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi
>> du (2020 mar. 28, lr. (16:59)):
>>
>>> Ez dut oso ondo ulertzen. Kontua zer litzateke, dena libre uztea ala
>>> bakoitzari iruditzen zaizkionak arautzea?
>>>
>>> Kontu zehatzera itzulita, Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak berak
>>> ere askotan erabili du aginterazko adizki erdi-sintetikoen auzia (premia
>>> eta kaosa), eta nik dakidala, ez du inoiz gaitzetsi halakorik, eta gustura
>>> bedeinkatuko luke, nik uste, sistematizazio apur bat, inor hartarainoko
>>> trebe bada.
>>>
>>> Besterik da, Euskaltzaindiak zein Amasantisimak esan, aditzen erregimena
>>> aldatzea, ezjakintasunez nahiz harrokeriaz nahiz biez. "Niri
>>> heldu/eutsi/oratu" da euskaraz, "niri begiratu" bezala, eta ez "ni". Eta
>>> hori, bide batez, ez da herri xehe ez-hizkuntzalariaren akatsa, baizik eta
>>> sasimaisu zabar batzuena, halako sujetuek pentsatzen baitute zuzendu egiten
>>> dutela hala, beren jakituria (diglosiko) bereziz, euskarak eta euskaldunek
>>> mendeen mendeetan oker zerabiltena. Gero, jakina, sasimaisuek izaten dute
>>> fede oneko jarraitzaile errugaberik ez gutxi. Eta dotore irizten gero
>>> berrikeriari askok. Eta halaxe gabiltza. Azkenean, honelakoak ere goggleka
>>> daitezke, hara, ausart sartuagotuz hanka: "eskua hel iezadazu".
>>>
>>> Tira, uztazue (niri) horrenbestez esana berresaten. Eta, ahal dela, saia
>>> gaitezen bereizten noiz ari garen euskara estandar zaindu arruntaz, eta
>>> noiz bestez. Kontu soziologikoak ez ditu konponduko ez hizkuntzalariak eta
>>> ez, egingo nuke, inork ere hemen.
>>>
>>> Gainerakoak, aitzakiak edo zuribideak dira, nik uste. Euskara, hizkuntza
>>> guztiak bezala, ikasi eta landu egin behar da. Ez zen inola ere aukera
>>> bakarra "iezadazu" erabiltzea, baina ez dakit hain munstro ere ote den, eta
>>> neurri-neurrian dator estandarren hori: (5 silaba, diptongoa onartuz gero)
>>> "hel ie-za-da-zu ". Beste muturretik, "hel-dui-da-zu" laburragoa da (4
>>> silaba), eta berdintsu "hel(du) niri". Hartara, ez dut uste txarragoa
>>> litzatekeenik abestitza adizkia jokatu gabe ere: "heldu, laztana
>>> [maitea/laguntxo/aixkire/burkide/tovaritx], eskutik"...
>>>
>>> Etxeberri Sarakoari mailegauriko apur bat moldaturik: euskaldun
>>> euskararen nahasgarriak berak dira... errukarriak.
>>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Mikel Gartzia (mikelsgartzia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>> (2020 mar. 28, lr. (02:12)):
>>>
>>>> Ba ni ez naiz hizkuntzalaria, baina eskertuko nuke "helduidazu"
>>>> bezalakoak arauz onartzea. Testu informaletan horrela idazten dut
>>>> aspalditik. Ez dut inoiz iezadazu esango ez idatziko, saihestu badezaket
>>>> behintzat. Eta kanta horretan ahoz "heldu'idazu eskutik" esan zezaketen
>>>> (edo esan ahal zuten), baina agian idatzita ere eman nahi dute, eta akatsa
>>>> baldin bada... Ni gauzak erraztearen alde, gero hizkera jasoa nahi duenak,
>>>> beti izango du aukera. Kontaidazue anekdota gehiago, gustatu zait eta!
>>>> (gorriz jarri dit kontaidazue)
>>>>
>>>> Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (
>>>> itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2020 mar. 27, or. (20:21)):
>>>>
>>>>> Izan ere!
>>>>> Hain erraza izanda; eta metrika behartu gabe, gainera: (ahoskera:
>>>>> heldu'idazu eskutik)
>>>>>
>>>>> Azkenean, Juan, laket egingo zaiguk "basamortuko sermoiak" luzatzea.
>>>>>
>>>>> Gogora dakarkit RAEk (uste dut 1994an izan zela) hartutako erabakia.
>>>>> Jende gehienak ikasi "ezin" zituen arauak aldatu, eta okerrari
>>>>> arau-maila eman zioten.
>>>>> Besteak beste, 'u'z amaitzen diren hitz oxitonoen plurala egiteko,
>>>>> arauzko '-es' zatia erabiltzen ez zenez, 's' bakarraz egiteko baimena eman
>>>>> zuten.
>>>>> *Verbi gratia*: ia inork ez zuen esaten *menúes, tabúes, ñúes* eta
>>>>> arau bihurtu ziren *menús, tabús, ñus...*
>>>>> Bilera inportante batean eta oso jende jantziaren artean (aplikazio
>>>>> informatiko baten inguruko gaia zen, eta beraz "menu" hitza oso sarri
>>>>> errepikatzen zen) hasieratik esaten aritu nintzen "*menuses*".
>>>>> Esan beharrik ez dago haien aurpegien itxura nolakoa zen.
>>>>>
>>>>> Adierazi egin behar izan nien ez nagoela ados RAEk hartutako erabaki
>>>>> harekin, eta nik ere badudala neure "inkorrekzioa" erabiltzeko eskubidea,
>>>>> demokratikoena horixe delakoan.
>>>>>
>>>>> "Basamortuko sermoia" hura ere. Eta laket egin zitzaidala aitortu
>>>>> behar.
>>>>>
>>>>> Segi indarrean!
>>>>>
>>>>> _______________________________________
>>>>> Iñaki Bitezekoa
>>>>>
>>>>> El 27/03/2020 a las 19:25, Juan Garzia Garmendia escribió:
>>>>>
>>>>> Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek itxialdia amenizatzeko
>>>>> ekitaldi bat antolatua dutela, eta, horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic)
>>>>> kanta aukeratu dutela. Ederra mesedea, kutsatu gabe zeuden apurrak ere
>>>>> kolokan jarriz.
>>>>>
>>>>> Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak, baina hona
>>>>> antidotoaren formula:
>>>>>
>>>>> HELDU
>>>>> *10* *dio* ad. (*nor* osagarririk gabe). Norbait edo zerbait
>>>>> eskuarekin tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. Ik. *oratu
>>>>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=oratu>1**;
>>>>> * *eutsi
>>>>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=eutsi>1*.
>>>>> *Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta emazteari besotik
>>>>> helduta, bagoaz etxe aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri
>>>>> helduta*. || * Irud.* *Edozein lani heltzen diotenak. Gerrari utzi
>>>>> eta bakeari heldu*.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200413/ca8e5a04/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago