[itzul] Erresistituko naiz [lehen, birus gramatikal bat zabaltzen]

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Al, Api 13, 00:10:37, CEST 2020


Ez dirudi "erresistitu" kalkatu beharra dagoenik, noski, baina ez dugu
arrotz. Hori bai, erabiltzekotan, *bibratu, boxeatu, emigratu, eskiatu* eta
kideko aditz mailegatuak bezala behar luke, ezta? DU aditza: *nor *osagarririk
gabe.

*erresistitu*.
(Lar, Añ), resistitu. Resistir, oponerse (con aux. trans). v. *iharduki*.
Klaroki ageri denzat ezen eztela deus haren bothereari resisti ahal
dezakeonik. Lç Ins E 5r. Halakotz potestateari resistitzen draukanak
Iainkoaren ordenanzari resistitzen drauka; eta resistitzen dutenék bere
buruén gainera damnazione erekarriren duté. Lç Rom 13, 2. Ez da posible
iñork aren majestadeari ezer eragoztea eta ezer resistitzea. OA 22. Zure
borondate guziz poderosoari erresisti diozakeanik ezta. Cb Eg
* Aita S. Ignacio Loyolacoaren egercicioac* [I, II, III, IV] (1761).
II 107 (Dv LEd 194 iharduk diozokeenik). Erresistitus, trabajátus ta
kuidátus iragazizúte biktoria. LE Prog
Kristau bizimoduari buruzko eskuizkribua (1780). J. Apezetxea (arg.)
114. Badea neor barneko mobimendier edo grazia aktualen inspirazioner
erresistitzen edo kontra egiten dienik? CatLan 64.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El dom., 12 abr. 2020 a las 23:09, Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (<
itzul a bildua postaria.com>) escribió:

> Berandu baino lehen azaldu da plazara.
> Albistegietan (EiTBkoan, behintzat) ez dute izurritetzat jo (beste
> izurriteari buruzko bonbardaketa pairaezin etengabearen aldean).
> Aldiz, albiste bitxi eta pozgarria ematen ari zirela ematen zuen.
> Baina, hortxe segitzen du, hedatzen. Ez bide dago horretarako ere
> "maskarilla"rik.
>
> Eta nik diot erresistitu egingo naizela onartzera.
>
> Zertaz ari naizen?
> Googleka ezazue hau: EUTSIKO DUT
>
> _______________________________________
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 28/03/2020 a las 22:04, Xabier Aristegieta escribió:
>
> Akats gramatikala? Hizkuntz bilakaera?
>
> The Guardian egunkarian honako artikulu hau argitaratu zen iaz; ez
> euskarari buruz, baizik eta ingelesaz:
>
>
> https://www.theguardian.com/science/2019/aug/15/why-its-time-to-stop-worrying-about-the-decline-of-the-english-language
>
> Biziki gomendatzen dut irakur dadila, eta nork bere konklusioak atera
> bitza.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du
> (2020 mar. 28, lr. (16:59)):
>
>> Ez dut oso ondo ulertzen. Kontua zer litzateke, dena libre uztea ala
>> bakoitzari iruditzen zaizkionak arautzea?
>>
>> Kontu zehatzera itzulita, Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak berak
>> ere askotan erabili du aginterazko adizki erdi-sintetikoen auzia (premia
>> eta kaosa), eta nik dakidala, ez du inoiz gaitzetsi halakorik, eta gustura
>> bedeinkatuko luke, nik uste, sistematizazio apur bat, inor hartarainoko
>> trebe bada.
>>
>> Besterik da, Euskaltzaindiak zein Amasantisimak esan, aditzen erregimena
>> aldatzea, ezjakintasunez nahiz harrokeriaz nahiz biez. "Niri
>> heldu/eutsi/oratu" da euskaraz, "niri begiratu" bezala, eta ez "ni". Eta
>> hori, bide batez, ez da herri xehe ez-hizkuntzalariaren akatsa, baizik eta
>> sasimaisu zabar batzuena, halako sujetuek pentsatzen baitute zuzendu egiten
>> dutela hala, beren jakituria (diglosiko) bereziz, euskarak eta euskaldunek
>> mendeen mendeetan oker zerabiltena. Gero, jakina, sasimaisuek izaten dute
>> fede oneko jarraitzaile errugaberik ez gutxi. Eta dotore irizten gero
>> berrikeriari askok. Eta halaxe gabiltza. Azkenean, honelakoak ere goggleka
>> daitezke, hara, ausart sartuagotuz hanka: "eskua hel iezadazu".
>>
>> Tira, uztazue (niri) horrenbestez esana berresaten. Eta, ahal dela, saia
>> gaitezen bereizten noiz ari garen euskara estandar zaindu arruntaz, eta
>> noiz bestez. Kontu soziologikoak ez ditu konponduko ez hizkuntzalariak eta
>> ez, egingo nuke, inork ere hemen.
>>
>> Gainerakoak, aitzakiak edo zuribideak dira, nik uste. Euskara, hizkuntza
>> guztiak bezala, ikasi eta landu egin behar da. Ez zen inola ere aukera
>> bakarra "iezadazu" erabiltzea, baina ez dakit hain munstro ere ote den, eta
>> neurri-neurrian dator estandarren hori: (5 silaba, diptongoa onartuz gero)
>> "hel ie-za-da-zu ". Beste muturretik, "hel-dui-da-zu" laburragoa da (4
>> silaba), eta berdintsu "hel(du) niri". Hartara, ez dut uste txarragoa
>> litzatekeenik abestitza adizkia jokatu gabe ere: "heldu, laztana
>> [maitea/laguntxo/aixkire/burkide/tovaritx], eskutik"...
>>
>> Etxeberri Sarakoari mailegauriko apur bat moldaturik: euskaldun
>> euskararen nahasgarriak berak dira... errukarriak.
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Mikel Gartzia (mikelsgartzia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2020 mar. 28, lr. (02:12)):
>>
>>> Ba ni ez naiz hizkuntzalaria, baina eskertuko nuke "helduidazu"
>>> bezalakoak arauz onartzea. Testu informaletan horrela idazten dut
>>> aspalditik. Ez dut inoiz iezadazu esango ez idatziko, saihestu badezaket
>>> behintzat. Eta kanta horretan ahoz "heldu'idazu eskutik" esan zezaketen
>>> (edo esan ahal zuten), baina agian idatzita ere eman nahi dute, eta akatsa
>>> baldin bada... Ni gauzak erraztearen alde, gero hizkera jasoa nahi duenak,
>>> beti izango du aukera. Kontaidazue anekdota gehiago, gustatu zait eta!
>>> (gorriz jarri dit kontaidazue)
>>>
>>> Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
>>> erabiltzaileak (2020 mar. 27, or. (20:21)):
>>>
>>>> Izan ere!
>>>> Hain erraza izanda; eta metrika behartu gabe, gainera: (ahoskera:
>>>> heldu'idazu eskutik)
>>>>
>>>> Azkenean, Juan, laket egingo zaiguk "basamortuko sermoiak" luzatzea.
>>>>
>>>> Gogora dakarkit RAEk (uste dut 1994an izan zela) hartutako erabakia.
>>>> Jende gehienak ikasi "ezin" zituen arauak aldatu, eta okerrari
>>>> arau-maila eman zioten.
>>>> Besteak beste, 'u'z amaitzen diren hitz oxitonoen plurala egiteko,
>>>> arauzko '-es' zatia erabiltzen ez zenez, 's' bakarraz egiteko baimena eman
>>>> zuten.
>>>> *Verbi gratia*: ia inork ez zuen esaten *menúes, tabúes, ñúes* eta
>>>> arau bihurtu ziren *menús, tabús, ñus...*
>>>> Bilera inportante batean eta oso jende jantziaren artean (aplikazio
>>>> informatiko baten inguruko gaia zen, eta beraz "menu" hitza oso sarri
>>>> errepikatzen zen) hasieratik esaten aritu nintzen "*menuses*".
>>>> Esan beharrik ez dago haien aurpegien itxura nolakoa zen.
>>>>
>>>> Adierazi egin behar izan nien ez nagoela ados RAEk hartutako erabaki
>>>> harekin, eta nik ere badudala neure "inkorrekzioa" erabiltzeko eskubidea,
>>>> demokratikoena horixe delakoan.
>>>>
>>>> "Basamortuko sermoia" hura ere. Eta laket egin zitzaidala aitortu behar.
>>>>
>>>> Segi indarrean!
>>>>
>>>> _______________________________________
>>>> Iñaki Bitezekoa
>>>>
>>>> El 27/03/2020 a las 19:25, Juan Garzia Garmendia escribió:
>>>>
>>>> Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek itxialdia amenizatzeko
>>>> ekitaldi bat antolatua dutela, eta, horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic)
>>>> kanta aukeratu dutela. Ederra mesedea, kutsatu gabe zeuden apurrak ere
>>>> kolokan jarriz.
>>>>
>>>> Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak, baina hona
>>>> antidotoaren formula:
>>>>
>>>> HELDU
>>>> *10* *dio* ad. (*nor* osagarririk gabe). Norbait edo zerbait
>>>> eskuarekin tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. Ik. *oratu
>>>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=oratu>1**;
>>>> * *eutsi
>>>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=eutsi>1*.
>>>> *Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta emazteari besotik
>>>> helduta, bagoaz etxe aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri
>>>> helduta*. || * Irud.* *Edozein lani heltzen diotenak. Gerrari utzi eta
>>>> bakeari heldu*.
>>>>
>>>>
>>>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200413/993de9a6/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago