[itzul] Pantallazo
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Api 16, 17:04:48, CEST 2020
Bada, nire subjetibotasunak diost (lehenengotik, baina
intsistentziarengatik doble) "kaptura" (eta kapturatu?) sasieuskara koldar
erdarazulo direla bere kontundentean, eta, gainera, "pantaila"ren
erreferentzia kenduz gero, berdin izan daitekeela gerra, ehiza zein xake
kontua (beti ere Erdara bitarteko).
Eta, orain serioago, uste dut bereizi behar direla erregistroak:
"pantaila-argazki" edo baliokideak lirateke formalak, eta besteak, berriz,
kolokialak: "pantailakada" ... kastigatzera beldur ez banintz, demagun,
"pantailki" nahiago "pantailazo" baino, non eta ez dugun dagoeneko geuk
etsi gaztelaniaren dialekto bat dela, de facto, euskara.
Barka beroarena.
Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER (larrinaga_asier a bildua eitb.eus)
erabiltzaileak (2020 api. 16, og. (00:05)):
>
>
> Esango nuke aurreko mezuetan azaldu diren ordain gehienak objektiboki onak
> direla. Hiztunok subjektiboak gara, baina.
>
>
>
> Dirudienez, nekagarriegi, kilometrikoegi, aho-korapilatsuegi eta finegi
> egiten zaizkigu "pantaila-argazki" eta halako guztiak, batik bat
> gaztelaniazko "pantallazo" labur eta "kontundente"-aren alboan.
>
>
>
> Euskaraz, "kaptura" eta "pantailakada" iruditzen zaizkit alternatiba
> errealista bakarrak ("pantailazo" lehiakidea hor zehar badabilela begitik
> kendu barik).
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200416/c32ec762/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago