[itzul] Pantallazo

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Api 16, 18:05:22, CEST 2020


Bai, noski, "pantailaki" litzateke, baina, izan, nola hain garrantzitsutzat
jotzen den ekonomia, silaba bat aurreztea pentsatu dut...

Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2020 api. 16, og. (08:44)):

> Kar-kar...
>
> Proposamen bera egitekotan ibili naiz, eta, azkenean, atzera egin dut,
> giroa epeltzen hasteko izango litzatekeen beldur.
>
> Hala ere, "pantailaki" zen nire aukera (gaizki eratua?)
>
> _______________________________________
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 16/04/2020 a las 17:04, Juan Garzia Garmendia escribió:
>
> Bada, nire subjetibotasunak diost (lehenengotik, baina
> intsistentziarengatik doble) "kaptura" (eta kapturatu?) sasieuskara koldar
> erdarazulo direla bere kontundentean, eta, gainera, "pantaila"ren
> erreferentzia kenduz gero, berdin izan daitekeela gerra, ehiza zein xake
> kontua (beti ere Erdara bitarteko).
> Eta, orain serioago, uste dut bereizi behar direla erregistroak:
> "pantaila-argazki" edo baliokideak lirateke formalak, eta besteak, berriz,
> kolokialak: "pantailakada" ... kastigatzera beldur ez banintz, demagun,
> "pantailki" nahiago "pantailazo" baino, non eta ez dugun dagoeneko geuk
> etsi gaztelaniaren dialekto bat dela, de facto, euskara.
> Barka beroarena.
>
> Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER (larrinaga_asier a bildua eitb.eus)
> erabiltzaileak (2020 api. 16, og. (00:05)):
>
>>
>>
>> Esango nuke aurreko mezuetan azaldu diren ordain gehienak objektiboki
>> onak direla. Hiztunok subjektiboak gara, baina.
>>
>>
>>
>> Dirudienez, nekagarriegi, kilometrikoegi, aho-korapilatsuegi eta finegi
>> egiten zaizkigu "pantaila-argazki" eta halako guztiak, batik bat
>> gaztelaniazko "pantallazo" labur eta "kontundente"-aren alboan.
>>
>>
>>
>> Euskaraz, "kaptura" eta "pantailakada" iruditzen zaizkit alternatiba
>> errealista bakarrak ("pantailazo" lehiakidea hor zehar badabilela begitik
>> kendu barik).
>>
>>
>>
>>
>>
>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200416/964af162/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago