[itzul] Pantallazo
Gilen Mejuto
gilentxo a bildua gmail.com
Ast, Api 16, 18:11:46, CEST 2020
Bazterretan sormena bor-bor dabilela ikusita, hona nire bost xentimokoa:
"frixtako"edo "frixtada" (ezen ez "frikada").
Aitor dut ez duela inongo autoritateren babesik, ez tradizioaren arrimurik,
eta halaber falta zaiola espainolaren oldar soziolinguistiko bizkorgarria.
Alegia, asmatu dudala (erdi asmatu, egiari zor). Baina 10 lagunek
jarraitzen badidate, laster izango da euskal hitz petoa.
Gustatzen ez bazaizue, badut bigarren aukera bat: "eskrintxot" (gaskoi
hutsa).
Hau idatzi du Juan Garzia Garmendia (juangarzia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2020 api. 16, og. (18:06)):
> Bai, noski, "pantailaki" litzateke, baina, izan, nola hain
> garrantzitsutzat jotzen den ekonomia, silaba bat aurreztea pentsatu dut...
>
> Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2020 api. 16, og. (08:44)):
>
>> Kar-kar...
>>
>> Proposamen bera egitekotan ibili naiz, eta, azkenean, atzera egin dut,
>> giroa epeltzen hasteko izango litzatekeen beldur.
>>
>> Hala ere, "pantailaki" zen nire aukera (gaizki eratua?)
>>
>> _______________________________________
>> Iñaki Bitezekoa
>>
>> El 16/04/2020 a las 17:04, Juan Garzia Garmendia escribió:
>>
>> Bada, nire subjetibotasunak diost (lehenengotik, baina
>> intsistentziarengatik doble) "kaptura" (eta kapturatu?) sasieuskara koldar
>> erdarazulo direla bere kontundentean, eta, gainera, "pantaila"ren
>> erreferentzia kenduz gero, berdin izan daitekeela gerra, ehiza zein xake
>> kontua (beti ere Erdara bitarteko).
>> Eta, orain serioago, uste dut bereizi behar direla erregistroak:
>> "pantaila-argazki" edo baliokideak lirateke formalak, eta besteak, berriz,
>> kolokialak: "pantailakada" ... kastigatzera beldur ez banintz, demagun,
>> "pantailki" nahiago "pantailazo" baino, non eta ez dugun dagoeneko geuk
>> etsi gaztelaniaren dialekto bat dela, de facto, euskara.
>> Barka beroarena.
>>
>> Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER (larrinaga_asier a bildua eitb.eus)
>> erabiltzaileak (2020 api. 16, og. (00:05)):
>>
>>>
>>>
>>> Esango nuke aurreko mezuetan azaldu diren ordain gehienak objektiboki
>>> onak direla. Hiztunok subjektiboak gara, baina.
>>>
>>>
>>>
>>> Dirudienez, nekagarriegi, kilometrikoegi, aho-korapilatsuegi eta finegi
>>> egiten zaizkigu "pantaila-argazki" eta halako guztiak, batik bat
>>> gaztelaniazko "pantallazo" labur eta "kontundente"-aren alboan.
>>>
>>>
>>>
>>> Euskaraz, "kaptura" eta "pantailakada" iruditzen zaizkit alternatiba
>>> errealista bakarrak ("pantailazo" lehiakidea hor zehar badabilela begitik
>>> kendu barik).
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>>
>>
>>
--
Gilen
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200416/b32a3a91/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago