[itzul] BPGd siglaren deklinabidea

Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala narroiabe a bildua gmail.com
Al, Api 20, 10:02:43, CEST 2020


Egun on, itzulkideok.

BPGd siglaren deklinabideari buruzko zalantza batekin noakizue.

Arau orokorraren arabera, siglak marrarik barik deklinatzen dira, baldin
eta letra berarekin ez bada hasten atzizkia. Testua letra larriz dagoenean,
berriz, marra jartzen da sigla eta deklinabidea ondo bereizteko.
BPGd siglaren kasuan, d letra xehez ematen dela kontuan hartuta, arau
orokorrari jarraikiz deklinatu beharko genuke, ala justu alderantziz?
Ez dut ezer topatu horren inguruan eta ia laguntzerik daukazuen.
Eskerrik asko, benetan.
Ondo izan eta zaindu!
Nuria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200420/dd3a2981/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago