[itzul] ER: BPGd siglaren deklinabidea

Pascual Jimenez, Xabier xabier-pascual a bildua euskadi.eus
Al, Api 20, 10:27:14, CEST 2020


Kaixo:


Guk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Zuzendaritzako ekonomialari euskaldunok, BPG erabili dugu beti barne produktu gordina adierazteko. Egia da hiztegi batean edo batzuetan BPGd hori jaso dela, barne produktu garbiarekin ez nahasteko.


Dena dela, BPGd hori ez dut inoiz aurkitu hiztegietatik kanpo. Eustatek ere BPG erabiltzen du. Oker ez banago, Berria egunkariak ere bai. Zeuk ikusi ezinbestekoa ote den d horri eustea.


Ekonomiaren esparrutik ezin dut gehiago esan.


Ondo izan.


Xabi Pascual.

________________________________
Nork: Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala <narroiabe a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: astelehena, 2020(e)ko apirilaren 20a 10:02
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] BPGd siglaren deklinabidea

Egun on, itzulkideok.

BPGd siglaren deklinabideari buruzko zalantza batekin noakizue.

Arau orokorraren arabera, siglak marrarik barik deklinatzen dira, baldin eta letra berarekin ez bada hasten atzizkia. Testua letra larriz dagoenean, berriz, marra jartzen da sigla eta deklinabidea ondo bereizteko.
BPGd siglaren kasuan, d letra xehez ematen dela kontuan hartuta, arau orokorrari jarraikiz deklinatu beharko genuke, ala justu alderantziz?
Ez dut ezer topatu horren inguruan eta ia laguntzerik daukazuen.
Eskerrik asko, benetan.
Ondo izan eta zaindu!
Nuria

[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200420/e74a895c/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago