[itzul] ER: BPGd siglaren deklinabidea

Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala narroiabe a bildua gmail.com
Al, Api 20, 11:35:35, CEST 2020


Hiztegietatik at inork ez duela erabiltzen BPGd diozu, Xabier, baina sarean
makina bat adibide aurkitu ditut, baita Eustatenak eta Berriarenak ere,
nahiz eta azken horrek BPG jasota euki bere Estilo Liburuan.
https://www.eustat.eus/estad/berriak/Newsletter_2015_05.htm
https://www.berria.eus/albisteak/76218/babes-sozialeko-gastuan-eae-europako-azken-muturrean-dagoela-salatu-du-elak.htm

Edozein modutan, ulertzekoa da BPGd erabiltzea erabakiz gero, xehez
gabiltzalarik marratxoa ipintzea deklinatzeko. Alabaina, nola idatzi
beharko genuke letra larriz idatzitako testuan? Hor ere marrarekin, ezta?
BPGd-A alegia.
Nuria



Hau idatzi du Pascual Jimenez, Xabier (xabier-pascual a bildua euskadi.eus)
erabiltzaileak (2020 api. 20, al. (10:27)):

> Kaixo:
>
>
> Guk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Zuzendaritzako ekonomialari euskaldunok,
> BPG erabili dugu beti barne produktu gordina adierazteko. Egia da hiztegi
> batean edo batzuetan BPGd hori jaso dela, barne produktu garbiarekin ez
> nahasteko.
>
>
> Dena dela, BPGd hori ez dut inoiz aurkitu hiztegietatik kanpo. Eustatek
> ere BPG erabiltzen du. Oker ez banago, Berria egunkariak ere bai. Zeuk
> ikusi ezinbestekoa ote den d horri eustea.
>
>
> Ekonomiaren esparrutik ezin dut gehiago esan.
>
>
> Ondo izan.
>
>
> Xabi Pascual.
> ------------------------------
> *Nork:* Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala <narroiabe a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* astelehena, 2020(e)ko apirilaren 20a 10:02
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* [itzul] BPGd siglaren deklinabidea
>
> Egun on, itzulkideok.
>
> BPGd siglaren deklinabideari buruzko zalantza batekin noakizue.
>
> Arau orokorraren arabera, siglak marrarik barik deklinatzen dira, baldin
> eta letra berarekin ez bada hasten atzizkia. Testua letra larriz dagoenean,
> berriz, marra jartzen da sigla eta deklinabidea ondo bereizteko.
> BPGd siglaren kasuan, d letra xehez ematen dela kontuan hartuta, arau
> orokorrari jarraikiz deklinatu beharko genuke, ala justu alderantziz?
> Ez dut ezer topatu horren inguruan eta ia laguntzerik daukazuen.
> Eskerrik asko, benetan.
> Ondo izan eta zaindu!
> Nuria
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200420/795f3a11/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago