[itzul] ER: BPGd siglaren deklinabidea
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Al, Api 20, 11:12:58, CEST 2020
Bi kontu daude hor:
1- Sigla, dena delakoa eta dena delakoagatik, letra xehe batez amaitzen
bada, logikoa da marratxoa jartzea sigla ondo zedarritzeko (ETApm-ko,
PCEr-k...).
2- Xabi Pascualek esan duen bezala,* BPG* erabili ohi da *barne-produktu
gordin*a adierazteko, eta ez *BPGd*, nahiz eta sigla hori agertu
Euskaltermen (Euskaltermen, *BPGd *ageri da *barne-produktu gordin*aren
sigla gisa eta *BPGb*, berriz, *barne-produktu garbi*aren sigla gisa).
Plano teorikoan, ondo dago sigla-bereizketa hori, baina, errealitatean,
barne-produktu gordina erabiltzen da ia beti, kontzeptu hori ageri da
noiznahi hedabideetan, eta barne-produktu garbia, berriz, oso gutxi
erabiltzen da. Horregatik, *BPG* idatzi ohi da, eta ez *BPGd*.
Gai horri buruzko argibide batzuk daude 2tzul blogean, 13. puntuan
(ortotipografia-arazoak):
https://eizie.eus/eu/argitalpenak/azterketak-txostenak/2tzul/siglak-irakurtzen-siglak-deklinatzen
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
El lun., 20 abr. 2020 a las 10:28, Pascual Jimenez, Xabier
(<xabier-pascual a bildua euskadi.eus>) escribió:
> Kaixo:
>
>
> Guk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Zuzendaritzako ekonomialari euskaldunok,
> BPG erabili dugu beti barne produktu gordina adierazteko. Egia da hiztegi
> batean edo batzuetan BPGd hori jaso dela, barne produktu garbiarekin ez
> nahasteko.
>
>
> Dena dela, BPGd hori ez dut inoiz aurkitu hiztegietatik kanpo. Eustatek
> ere BPG erabiltzen du. Oker ez banago, Berria egunkariak ere bai. Zeuk
> ikusi ezinbestekoa ote den d horri eustea.
>
>
> Ekonomiaren esparrutik ezin dut gehiago esan.
>
>
> Ondo izan.
>
>
> Xabi Pascual.
> ------------------------------
> *Nork:* Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala <narroiabe a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* astelehena, 2020(e)ko apirilaren 20a 10:02
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* [itzul] BPGd siglaren deklinabidea
>
> Egun on, itzulkideok.
>
> BPGd siglaren deklinabideari buruzko zalantza batekin noakizue.
>
> Arau orokorraren arabera, siglak marrarik barik deklinatzen dira, baldin
> eta letra berarekin ez bada hasten atzizkia. Testua letra larriz dagoenean,
> berriz, marra jartzen da sigla eta deklinabidea ondo bereizteko.
> BPGd siglaren kasuan, d letra xehez ematen dela kontuan hartuta, arau
> orokorrari jarraikiz deklinatu beharko genuke, ala justu alderantziz?
> Ez dut ezer topatu horren inguruan eta ia laguntzerik daukazuen.
> Eskerrik asko, benetan.
> Ondo izan eta zaindu!
> Nuria
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200420/d5f17f92/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago