[itzul] "Esne-kopurua"?

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Abe 10, 16:27:02, CET 2020


Eskerrik asko, Alfontso.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2020 abe. 10, og. (15:49)):

> Hala da, bai:* jende asko/anitz* eta *diru asko/anitz* esaten dugu,
> adibidez. Alegia, *jende *eta *diru *hitzek jokabide bikoitza dute.
> Adieraren arabera, zenbakarriak edo zenbakaitzak dira;* jende* =
> *pertsona* eta *diru* = *sos / txanpon* denean, zenbakarriak dira. Hala
> gaur egun, eta hala tradizioan:
>
>
> *Zer izanen dut emateaz / mila jende burdiņetan*. Gį 203. *Jente baten**
> ohoriaren kontre*. Bp I 102. *Nork daki beste zenbat mil jenderekin*. Mb *IArg
> *I 368. *Hirur jenderen izenak dütüt galtho*. Egiat 238. *Etxe bakarretik
> hiru, lau jendetaraino ereman zituena*. HU *Aurp *161. *Bortzpasei urtez
> haurretik athera da jende bat*. JE *Bur *68. *Gutarteko jende batek [...]
> hura ikusi*. Barb *Leg *22. *Aphezpiku bezalako jende bat*. Lf *Murtuts *2.
> *Gure kantonamenduan 1954-ean 15,30 jende ginen km2-karrean*. Herr 1-11- 1962,
> 4. *Hamar mila jende "giristino"*. Ardoy *SFran *319. v. tbn. *Prop *1876-77,
> 81. StPierre 27. *Geroxago bertze uraste batek lur aphaletan itho ditu
> berrehun mila jende beino gehiago*. Prop 1876-77, 81. *Frantzian berean,
> urthe bakotx, 80 mila jende, delako min-jale, xankre lazgarriaren ondorioz
> hiltzen direnak*. ...
>
>
>
> *Jesus bere maisua ogei ta amar dirugatik saldu zuen*. Cb *Eg *II 150
> (Gco II 15 *dirugatik, *Itz *Azald *34 *dirugaitik*).* Saldutia zeruba
> errial edo diru batzuk gaiti? *Mg *CO *72. *Ogeita amar diruan*. AA III
> 575. *Ogei ta amar dirutan / egiņik tratua*. Xe 354. *Urre gorrizko iru
> diruak*. Bv *AsL *410. *Nik** eztaukot diru bat baņo*. Altuna 107. *Yoango
> zala zeiara, biko diru bat truketan*. "Una pieza de a dos". Or *Tormes *97.
> *Amairu diru izan eta / ezin galdu amalau*. Or *Eus *162. ...
>
>
>
>
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2020 abe. 10, og. (14:26)):
>
>> Izan ere!
>>
>> Esker mila, Ibai!
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Hau idatzi du Ibai Sarasua García (isarasuagarcia a bildua gmail.com)
>> erabiltzaileak (2020 abe. 10, og. (14:14)):
>>
>>> Kaixo, Xabier:
>>>
>>> Euskara Batuaren Eskuliburuak badakar argibideren bat horren inguruan:
>>>
>>> Euskaltzaindiak ez du horretaz araurik eman, baina testu
>>>> espezializatuetan bereizketa nahiko sistematikoa egiten da: “kantitate
>>>> jarraituak” eta “kantitate diskretuak” daude. Magnitude *zenbakaitzak*
>>>> (kantitate jarraituak) neurtu egin daitezke, baina ezin dira zenbatu; eta
>>>> neurketaren emaitza *kantitatea* da. Hori gertatzen da gai, material
>>>> eta gisakoekin: ardo-kantitatea (*ardo-kopurua), oxigeno-kantitatea (
>>>> *oxigeno-kopurua), argi-kantitatea (*argi-kopurua)...
>>>>
>>>> Dena dela, *ardo-kopurua* egokia da baldin eta *ardo* hitzaren bidez *baso
>>>> bat ardo*, *baxoerdi* adierazi nahi bada, orduan zenbakarria baita.
>>>> Era berean, *argi-kopurua* egokia da baldin eta *argi* hitzaren bidez
>>>> *argi-puntu* edo *lanpara* adierazi nahi bada, orduan zenbakarria
>>>> baita.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Magnitude *zenbakarriak* (kantitate diskretuak), berriz, zenbatu
>>>> egiten dira (*bi*, *bost*, *hainbat*...) baina ez dira neurtzen, eta
>>>> zenbaketaren emaitza *kopurua* da. Okerren kopurua, sagarren kopurua,
>>>> bidaide-kopurua, letren kopurua... *(→ izen zenbakarriak / izen
>>>> zenbakaitzak
>>>> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/ebe/?view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&id=875>)*
>>>>
>>>
>>> Zuk diozunaren bidetik jotzen du horrek ere.
>>>
>>> Ondo segi,
>>>
>>>
>>>
>>> *Ibai Sarasua Garcia*
>>> Itzultzailea
>>> ES/EU/EN/DE/FR > EU/ES
>>> Interpretea
>>> ES/EU > EU/ES
>>> isarasuagarcia a bildua gmail.com
>>> (+34) 697201229
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Libre
>>> de virus. www.avast.com
>>> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>>> <#m_7501976201951297129_m_4939665194379186909_m_5820619752471235170_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>>>
>>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>> (2020 abe. 10, og. (14:11)):
>>>
>>>> Ez al luke "esne-kantitatea" izan beharko?
>>>>
>>>> Alegia, "kopuru" izen zenbakarri nahiz zenbakaitzekin joan al daiteke?
>>>>
>>>> Nik esango nuen zenbakarriekin bakarrik erabil zitekeela (hots,
>>>> "sagar-kopurua" bai, baina "fruta-kopurua ez", baizik eta
>>>> "fruta-kantitatea"). Nahiz eta badirudien Euskaltzaindiaren Hiztegiak bi
>>>> aukerak ematen dituela (kopurua: *multzo bat zehazten duten unitateen
>>>> zenbatekoa; materia zati bat zehazten duen neurria* dio, neuk
>>>> azpimarratua), kontua da gero eskaintzen dituen adibide guztiak izen
>>>> zenbakarrienak direla, "diru-kopuru" izan ezik. Elhuyarrek "jende-kopuru"
>>>> ere ematen du. Esango nuke azken bi adibide horietan "kopuru"ren erabilerak
>>>> zerikusia duela izen zenbakaitzen atzean dauden izen zenbakarriak –euroak,
>>>> pertsonak– bistaratzearekin. Orotarikoan, ez dut [izen zenbakaitz]+kopuru
>>>> ereduaren adibide argi bakar bat topatu, oker ez banago.
>>>>
>>>> Hori horrela, zer deritzozue gai honi?
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201210/6d7b3ede/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago